Hemeroteka
APIRILA
Gazte literatura
Erosi : 12,30 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-8331-573-6
Orrialde kopurua: 148
Neurriak: 21 x 13
Urtea: 1999

HELENA ETA ARRASTIRIA

JUAN KRUZ IGERABIDE SARASOLA
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Gaztetxo bat lehiotik begira, burua alde batera jiraturik, urruneko mendietan ezkutatzen ari den eguzkiari so. Eguzki hura doan bezala joan zaizkio haurtzaroa eta nerabezaroa; oroitzen ditu urte joanak, garai bateko sentipenak. Lekuak eta denborak ez dira zehazten; zer axola leku batean edo bestean? Arrastiria leku orotan gertatzen da, egunero. Eta arrastiriari begira dagoen gazte hori zu zeu izan zaitezke.



JUAN KRUZ IGERABIDE
Adunan jaioa 1956an, haur literaturako ikerlea da, batetik, eta sortzailea, bestetik. EHUn irakaslea, Filologiako doktorea, Bularretik mintzora argitaratu zuen 1993an, haur literaturaren ahozko tradizioaren ikerketa.

Sormen lanean genero ugari landu ditu, batez ere haur/gazte literaturan, eta bereziki hauentzako poesia, hala nola Mailu isila, Begi-niniaren poemak edo Hosto gorri, hosto berde. Helduentzat Hauts bihurtu zineten eleberria argitaratu du, frankismoaren eta trantsizioaren kronika.
 
Bere lehenengo ipuinak argitaratu zituenetik (Notre Dameko oihartzunak, Elkar, 1984; Bizitzarekin solasean, Elkar 1988), haurrei zuzendutako ipuin eta poema liburu ugari idatzi ditu. Hauek dira azken urteean argitaratutako hainbat: Pikoak (Elkar, 1995); Tilin - talan (Elkar, 1998); Helena eta arrastiria (Elkar, 1999); Atea kox - kox (Elkar, 1999); Ametsontzi (Elkar, 1999); Ondojoan (Elkar, 2000); Durango, Durango (Elkar, 2000); Dantzariño haserre (Elkar, 2000); Mintzo naiz isilik... (Elkar, 2001); Txan magoa, hitz magikoen bila (Elkar, 2002); Txan magoa, ziri magikoa lapurtu ziotenekoa (Elkar, 2003); Txan magoa, zirkus - zirkus! (Elkar, 2004); Munduko ibaien poemak (Elkar, 2004); Sugegorria (Elkar, 2004); Txan magoa, dedi mago ospetsua (Elkar, 2005); Joxe panpin jostailu saltzaile fin (Elkar, 2005); Olentzeroren malutak (Elkar, 2007); Amilami, laminen istoriak (Elkar, 2008), Printzesa begizulo (Elkar, 2009), Misterioa argitu arte (Elkar, 2010), Irribarrea zabaltzeko ipuinak (Elkar, 2011) eta Serio demonio (Elkar, 2012).


(2018)
(2012)
(2011)
(2010)
(2009)
(2008)
(2007)
(2005)
(2005)
(2004)
(2004)
(2004)
(2003)
(2002)
(2001)
(2000)
(2000)
(2000)
(1999)
(1999)
(1999)
(1998)
(1995)
(1989)
(1989)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa