Hemeroteka
XAGUXAR
Haur literatura
Erosi : 14,40 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-15337-84-3
Urtea: 2012

ZIZILI

UNAI ELORRIAGA LOPEZ DE LETONA / MAI EGURZA ARRUTI (ILUSTRATZAILEA)
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia

Zizili andreak ez du ezer ikusten, 207 dioptria dauzka begi bakoitzean. Mundu betaurreko guztiak probatuta dauzka, baina alferrik. Hala ere, esan diote Londresen badela jostun bat, apurtutako artaziekin betaurreko berezi batzuk egiten dituena, eta hara joatea erabaki du Zizilik, Anbrosio bere mamu txikia lagun hartuta. Bidean, ordea, mila abentura eta xelebrekeria gertatuko zaizkie, zein baino zein zoroagoa, baita lagun mordoa ezagutu ere, umorez eta fantasiaz beteriko historia honetan.



UNAI ELORRIAGA
Bilbon jaio zen 1973an. SPrako tranbia nobelarekin marka guztiak hautsi zituen: bere lehen liburua zen, eta Espainiako Narratiba Sari Nazionala eman zioten 2002. urtean. Filologoa eta itzultzailea den arren, literaturari emana bizi da, eta beste bi nobela argitaratu ditu urteotan. Sariak zabaldutako ateei esker, hitzaldiak eman ditu Madril, Segovia edo Oxforden, baita ere artikuluak idatzi egunkari askotan, tartean El Pais, El Mundo edo La Vanguardian. Filme bat ere egin dute bere nobela sarituarekin.

Bere idatzi dituen liburuetako batzuk ondorengoak dira: SP-rako tranbia (2001, Elkar); Van't Offen ilea (2003, Elkar); Vredaman (2005, Elkar); Matxinsaltoen belarriak (2006, Elkar); Londres kartoizkoa da (2009, Elkar), Artzapezpikuaren bisita (Elkar, 2011), Zizili (Elkar, 2012)


(2015)
(2015)
(2012)
(2011)
(2009)
(2006)
(2005)
(2003)
(2001)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa