Hemeroteka
XAGUXAR
Haur literatura
Erosi : 11,45 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-15337-35-5
Urtea: 2011

IRRIBARREA ZABALTZEKO IPUINAK

JUAN KRUZ IGERABIDE SARASOLA / JOKIN MITXELENA ERITZE (ILUSTRATZAILEA)
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Hona irribarrea zabaltzeko ipuin sorta bat, nahi baduzu barre egin, nahi baduzu sudurra okertu, lehen ipuineko aitonak bezala. Ipuin hauek irakurriz, inon diren eskola-ume aurreratuenak ezagutu ahal izango dituzu, edo telebista itzaltzeko ingeniari-ikasketak egin, edo Lur planetaren ardatzaren muturra Ipar Poloan non dagoen jakin, edo eskultore bat loreekin zergatik haserretu zen enteratu, edo ipuinak amaitzen ez zekien aitonari lagundu, edo oiloak nola oilartu ziren entzun, edo haur jaioberri batek titia hartzean esnearekin tu egiten nola ikasi zuen irakurri, edo ipuin txiki-txikiak limerick eran egiten ikasi.

Ipuin hauekin lortzen diren idazle-irabaziak Etiopiako haurrei laguntzeko izango dira, Etiopia-Utopia erakundearen bidez, eskolak egiten laguntzeko, zuhaitz batzuk landatzeko…, eta, batez ere, haien irribarrea zabaltzeko.


JUAN KRUZ IGERABIDE
Adunan jaioa 1956an, haur literaturako ikerlea da, batetik, eta sortzailea, bestetik. EHUn irakaslea, Filologiako doktorea, Bularretik mintzora argitaratu zuen 1993an, haur literaturaren ahozko tradizioaren ikerketa.

Sormen lanean genero ugari landu ditu, batez ere haur/gazte literaturan, eta bereziki hauentzako poesia, hala nola Mailu isila, Begi-niniaren poemak edo Hosto gorri, hosto berde. Helduentzat Hauts bihurtu zineten eleberria argitaratu du, frankismoaren eta trantsizioaren kronika.
 
Bere lehenengo ipuinak argitaratu zituenetik (Notre Dameko oihartzunak, Elkar, 1984; Bizitzarekin solasean, Elkar 1988), haurrei zuzendutako ipuin eta poema liburu ugari idatzi ditu. Hauek dira azken urteean argitaratutako hainbat: Pikoak (Elkar, 1995); Tilin - talan (Elkar, 1998); Helena eta arrastiria (Elkar, 1999); Atea kox - kox (Elkar, 1999); Ametsontzi (Elkar, 1999); Ondojoan (Elkar, 2000); Durango, Durango (Elkar, 2000); Dantzariño haserre (Elkar, 2000); Mintzo naiz isilik... (Elkar, 2001); Txan magoa, hitz magikoen bila (Elkar, 2002); Txan magoa, ziri magikoa lapurtu ziotenekoa (Elkar, 2003); Txan magoa, zirkus - zirkus! (Elkar, 2004); Munduko ibaien poemak (Elkar, 2004); Sugegorria (Elkar, 2004); Txan magoa, dedi mago ospetsua (Elkar, 2005); Joxe panpin jostailu saltzaile fin (Elkar, 2005); Olentzeroren malutak (Elkar, 2007); Amilami, laminen istoriak (Elkar, 2008), Printzesa begizulo (Elkar, 2009), Misterioa argitu arte (Elkar, 2010), Irribarrea zabaltzeko ipuinak (Elkar, 2011) eta Serio demonio (Elkar, 2012).


(2018)
(2012)
(2011)
(2010)
(2009)
(2008)
(2007)
(2005)
(2005)
(2004)
(2004)
(2004)
(2003)
(2002)
(2001)
(2000)
(2000)
(2000)
(1999)
(1999)
(1999)
(1998)
(1995)
(1989)
(1989)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa