Hemeroteka
LITERATURA
Helduen literatura
Erosi : 15,75 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-8331-863-8
Orrialde kopurua: 132
Neurriak: 21,5 x 14
Urtea: 2002

XAKE MATE

ALBERTO LADRON ARANA
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Xake Mate eleberri laburra da luzeraz, baina indartsua sortzen duen giroz eta intentsitatez. II. Mundu-Gerraren osteko Alemaniara garamatza nobela honek, bertako hiri porrokatu batean bizi baita pertsonaia nagusi eta kontalaria: mutiko bakarti bat, gerrako miserietan hanka bat galdu eta gurpil-aulki batean dabilena. Izaeraz isil eta lotsatia, ez du interesik ez erraztasunik bere adinkideekin harremanetan sartzeko, eta xake-jokoan bilatuko du beharrezko aterpea. Hala, xakea bihurtuko du ez bakarrik denbora-pasa, baizik mundua ulertzeko modu, eta geroxeago baita borrokarako eskola ere. Trama sendo eta ongi egituratua asmatu du egileak, gerraosteko penizilina-kontrabandoa dagoela erdi-erdian (penizilina horrexen faltaz galdu zuen hanka mutikoak), eta inguruan, berriz, Angela neskato aingerutiarra, honen aitaorde Torrelli “Errege Beltza”, Hilde “Erregina Zuria” (Marlene Dietrich dirudiena)… denak ere Maximilian plazak osatzen duen joko-taulan.


ALBERTO LADRON
Alberto Ladron Arana (Iruñea, 1967). Maisutza eta psikologia ikasia. Fantasiaren eremukoa izan zen bere lehenengo eleberria, Itzalaren baitan (Irun Hiria saria). Geroztik, misterioaren alorra landu du gehienbat: Xake Mate (Augustin Zubikarai saria), Eguzki Beltzaren sekretua, Arotzaren eskuak, Ahaztuen mendekua, Zer barkaturik ezeta Piztiaren begiak.


(2018)
(2017)
(2016)
(2015)
(2014)
(2012)
(2011)
(2009)
(2006)
(2004)
(2002)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa