Haur-literaturako sail klasiko hau 133 ale edukitzera heldu zen iaz. 1986an jaio eta haur literaturan erreferentzia bihurtu da. Baina hemendik aurrera diseinu berriarekin plazaratuko da, itxura berri eta modernoz. Hiru atal ditu sail berriak: horia (+6 urte), urdina (+10 urte), gorria (+12 urte).