Maxe neskatila protagonista duten sail honetako liburuek bi parte izango dituzte. Lehenengoan kontakizuna bera izango da, eta bigarrenean historiaren hariarekin lotutako esaera zaharren komentario argigarriak, abestiak, ipuinak...
Anjel Lertxundi & Antton Olariaga bikotea lan fin eta kalitate handikoa egiten ari da sail honetan, hala testu aldetik nola marrazki eta diseinu aldetik.