Harry Potterrek ahalmen miragarriak ditu. Horregatik, liburua zabaldu ahala bere magiaz liluratzen gaitu, eta liburuan sartuz goazen neurrian, are eta gehiago sorginduz goaz, harik eta liburua itxi eta, mago batek bere makilatxo magikoa astintzean bezala ?klisk!? egin eta esnatzen garen (edo gaituen) arte.