Bada Abereta izeneko planeta bat; planeta horretan dago Ekidazu. Lehen astoen herrialde zen, baina hainbat animalia gerturatu zaizkie azken urteotan. Ekidazuarrak beren musikazaletasunagatik dira famatuak, eta baita abenturazaleak direlako ere. Abentura horietako asko aurkituko ditu irakurleak liburu honetan.

Kukubiltxo taldeak antzerki lan bat egin zuen honen inguruan. Eta antzerkiko musika-bandatik kantu eta musika piezarik ederrenak CD batean bildu dira.