Nor garen
Ikas prozesu osoa euskaraz burutuko bada, irakasle eta ikastetxe prestatuez gainera, behar-beharrezkoa da ikasmaterial egokia gure hizkuntzan eskaintzea. Helburu horri begira ari da aspaldidanik Elkar argitaletxea, eta 1989. urtetik Gipuzkoako Ikastolen Elkartearekin elkarlanean prestatzen eta argitaratzen ditu derrigorrezko eskolaldirako oinarrizko materialak. Ikasketa-mailaren arabera, hiru proiektu nagusitan banatzen da gure lana: Urtxintxa (haur-hezkuntzarako), Txanela (lehen hezkuntzarako) eta Ostadar (DBHrako). Horrez gainera, hainbat material osagarri ere plazaratzen dugu, hala nola mapak eta kartografia-liburuak, hiztegiak eta atlasak, kontsulta liburuak eta beste zenbait.
 


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • Irakaslearen gunea
  • irakurgaiak
  • Hiztegiak