- Hurrengo festan + info
Argazkia: El Marocco (1955)
Argazkilaria: Garri Winogrand (New York, 1928–Tijuana, 1984)Kaleko bizitza erretratatu zuen argazkilaria. XX. mendeko 60ko hamarkadan Estatu Batuetako eguneroko bizitza argazkitan jasotzen hasi zelako egin zen sonatu. Bere garaiko argazkilari erreferentea da. Bronx auzoan jaiotako judua, marrazkilaritza eta argazkilaritza ikasi zituen Columbia unibertsitatean.
- Zapata zuriak oin beltzetan + info
Argazkia: Three Kliptown dancers, rehearsing (Soweto, 2003)
Argazkilaria: Jürgen Schadeberg (Berlin, 1931)Alemanian jaio arren, Hegoafrikan garatu du bere lana Schadebergek. 1950etik bertan bizi da. Hegoafrikako beltzen komunitatearen eguneroko bizimodua argazkitan jasotzea izan da bere lanaren oinarria. 1964an Hegoafrikatik joatera behartu zuten, eta 1984an itzuli zen berriz.
- Ile motzeko neska + info
Argazkia: Marina Ginestà (Bartzelona, 1936)
Argazkilaria: Juan Guzmán (Colonia, 1911–México DF, 1982)Alemaniarra jaiotzez, baina mexikarra nazionalitatez. Bere benetako izena Hans Gutmann zuen. Espainiako Gerra Zibilean egindako argazki-lanengatik da bereziki ezaguna. Nazioarteko Brigadetako kide zen eta tropa frankisten kontra borrokatu zuen.
- Modaren hiria + info
Argazkia: Bleuelle (Paris, 1961)
Argazkilaria: Martin Munkácsi (Koloszvar, 1896–New York, 1963)Argazkilari hungariar honek bere argazkilari ibilbidea Berlinen hasi zuen. Naziak indarrera heltzean, judua izanik, AEBtara martxa egin zuen. Batez ere mugimenduaren eta modaren arloan lan egin zuen.
- Behin mundua berea izan zen + info
Argazkia: Venice Beach Rock Festival (California, 1968)
Argazkilaria: Dennis Stock (New York, 1928–Sarasota, 2010)Fotokazetaria eta Magnum Photoko kidea. AEBtako Armadako kide izan ondoren, argazkilaritzaren munduan lanean hasi zen. James Dean aktorea ezagututa, Hollywoodek ateak ireki zitzaizkion. 50 eta 60. hamarkadetan jazz musikariak erretratatu zituen. Woodstocken atera zituen argazkiak oso ezagunak dira.
- Itxurak + info
Argazkia: Immediate Family seriea, Candy Cigarette (1989)
Argazkilaria: Sally Mann (Lexington, 1951)Putney eskolan hasi zen argazkilaritzara hurbiltzen, 18 urte baino lehen. Bere aitarena zen argazki-makina batekin hasi zen argazkiak ateratzen, hark bultzata. Zuri beltzean ateratako argazkiek egin dute ezagun, maiz, haurrak erretratatuz. Bere lanak museo ugaritan erakutsi dira, eta batzuetako kolekzio iraunkorretan dago: Metropolitan Museum of Arten, adibidez.
- Bai edo ez (agian) + info
Argazkia: Izenburugabea (Erroma, 1977-79)
Argazkilaria: Francesca Woodman (Denver, 1958–New York, 1981)Artista familia batean jaioa, gurasoengandik jaso zituen lehendabiziko arte nozioak. Estatu Batuak eta Italia artean hazi eta hezia, 13 urterekin hasi zen argazkilaritzarekin harremantzen. Ia argazki guztiak txuri-beltzean atera zituen. Bere gurasoek 800 irudi baino gehiagoko artxiboa kudeatzen dute. Bere buruaz beste egin zuen 23 urterekin, leihotik salto eginda.
- Interdit + info
Argazkia: Contest of the most beautiful tattoo (Erroma, 1977-79)
Argazkilaria: Robert Doisneua (Gentillu, 1912–Paris, 1994)Argazkilari autodidakta hasieran, argazkilaritza estudio batean eta André Vigneau artistarekin ikasi zuen gero. Objektuak fotografiatzen hasi zen, eta gero pertsonak fotografiatzera pasatu zen. Erresistentziako kide, argazkiak atera zituen gerra garaian. Pariseko bizimodua erretratatu zuen, batik bat.
- Bukaera zirudien + info
Argazkia: Bar girl in a brothel in the red light district (Habana, 1954)
Argazkilaria: Eve Arnold (Philadelphia, 1912–London, 2012)Bederatzi senideko familia batean jaio zen. 1946an hasi zitzaion argazkilaritza interesatzen, New Yorken. Pertsonaia ezagunak eta, justu kontrakoak, pobreak erretratatu zituen. Bereziki sonatuak dira Marilyn Monroeri atera zizkion argazkiak. 60. hamarkadan Erresuma Batura joan zen bizitzera. Ezkongabetan, Cohen zuen abizena.
- Ez galdetu deus + info
Argazkia: Nu au Tricot Rayé (Paris, 1970)
Argazkilaria: Willy Ronis (Paris, 1919–Paris, 2009)Errefuxiatu judu baten semea, aitak Montmartren argazkilaritza estudio bat zuen. Ama piano-jolea zuen, eta hasiera batean musika mundura bideratu bazuen ere bere bidea, 1932an aitaren negozioaren kargu egin behar izan zuen hura gaixo zegoelako. Aita hil zenean (1949an), estudioa itxi eta argazkilari-agentzia batean hasi zen lanean. Batez ere, II. Mundu Gerra ondorengo Pariseko eta Proventzako bizimodua erretratatu zituen.
- Ohean gosaltzea + info
Argazkia: Lee Miller and Tanja Ram: 8/50 zenbakia (1931)
Argazkilaria: Lee Miller (Poughkeepsie, 1907–Chiddingly, 1977)Elizabeth Miller sortzez, 20. hamarkadan modelo sonatua izan zen New Yorken eta handik Parisera joan zen. Bertan bihurtu zen moda eta arte argazkilari. II. Mundu Gerran Vogue aldizkariarentzako gerra-korrespontsala izan zen Londresen, Pariseko liberazioan, Buchenwald eta Dachauko kontzentrazio eremuetan...