RSSen bitartez Elkar argitaletxeko webgunera sartu gabe jaso ahal izango dituzu azken albiste zerrenden titularrak, horrela interesgarri deritzozunetara bakarrik sartuz.
RSS, XML familiako formatu bat da. Honen bitartez maiztasun handiz berritzen
diren web guneen informazioa zabaltzen da beste web guneetara edo programatara.
Honi sindikatzea esaten zaio.
Nola balia naiteke RSSetaz?
Teknologia honetaz baliatzeko, albisteen biltzaile edo news aggregators
izeneko programak erabili behar dira. Ordenagailuan edo
web bitartekoak izan daitezke, eta plataforma guztietan
topa daitezke halakoak.