Hemeroteka
LITERATURA
Helduen literatura
Erosi : 18,80 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-7529-257-1
Orrialde kopurua: 424
Neurriak: 12 X 19
Urtea: 1989
 
HADRIANOREN OROITZAPENAK

MARGARITE YOURCENAR
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
  • Laburpena
Hadrianoren oroitzapenak obrari -aldi berean eleberri, historia eta olerki denari- harrera ezin hobea egina dio mundu osoko literatur kritikak. Erromatar enperadore handi baten oroitzapenak irudikatuz eta birsortuz, egilearen asmoa zera izan da: "XIX. mendeko arkeologoek kanpotik egin zutena barnetik berregitea", berak dioskunez. Bere giza bizitza eta bere obra politikoa zorrozki epaitzen dituen Hadriano honek badaki, jakin, bere Erroma handi hori, handia izanik ere, egunen batean suntsitua izango dela; inoiz ez dio uko egingo, alabaina, erromatar errealismoa eta grekoengandik jarauntsitako humanismoa gidari dituelarik, azken bururaino pentsatzen eta zerbitzatzen jarraitu beharra dagoela diotsan sentimendu sakonari. "... Munduaren edertasunaren arduradun sentitzen nintzen", dio heroi honek, zeinaren problemak, izan ere, noiznahiko gizakiak ohi dituen berberak baitira: zibilizazio eta kulturak oro kordokarazten dituzten bai barnetiko bai kanpotiko herio-arriskuak, zoriontasunaren eta "diziplina augusta"ren artean, adimenaren eta nahimenaren artean, abeniko edo adostasun harmoniatsuren bat bilatzeko ahaleginak. Liburu hau hamazazpi hizkuntzatara izan da itzulia, hamazazpigarrena euskara delarik.

MARGARITE YOURCENAR
Atal honetako edukiak laister izango dituzu eskuragarri.
Barkatu eragozpenak.

[1989]

  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa

Bai Euskarari Ziurtagiria