Hemeroteka
KUKU
Haur literatura
Erosi : 9,90 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-418-6
Urtea: 2006
 

KARABANA BATEAN BIZI NAIZ

XABIER MENDIGUREN / PATXI GALLEGO PALACIOS
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
  • Laburpena
Daniel karabana batean bizi da gurasoekin, arrebekin eta aitonarekin. Beti leku batetik bestera ibiltzen dira. Aitona asko maite du Danielek, nahiz eta batzuetan gogaitu egiten den haren historia zaharrekin. Aitonak jende ibiltarien kontu zaharrak berritzen jarduten baitu beti; beren bizimodua nolakoa zen garai batean, karroan ibiltzen zirenean behorrak tirata, edo suaren garrantzia, suak berotasunaematen baitu, eta denik eta sendabiderik onena baita, aitonaren esanetan, bat gaixotzen denean. Danielek gustuko du karabanako bizimodu ibiltaria, abentura asko bizitzeko aukera ematen baitio horrek. Eta lagunei nola bizi diren kontatzen dienean, inbidia eragiten die guztiei.


XABIER MENDIGUREN

Donostian 1964an jaioa den arren bizitza osoa Beasainen daraman idazle honek bi filologia lizentziatura dauzka, euskaran eta hispanikoan. Lanbidez editorea Elkar argitaletxean, gazte nahiz helduentzako literatur arduraduna da.

Bere sormen lanean ia genero guztiak landu ditu, haur edo gazte literatura, ipuingintza, nobela edota antzerkia, azken hau 90. hamarkadatik utzia baldin badauka ere. Idazle oparoa, urtero irakurleei hutsik egiten ez diena, sariek ere ugari bisitatu dute bera, besteak beste Lizardi, Toribio Altzaga edota Donostia Hiria sariak lortuz.
 
Bere lanen artean: Karakolaren barruan (2005, Elkar); Bihotz gosetien kluba (2005, Elkar); Karabana batean bizi naiz (2006, Elkar); Arima enkoniatuak (2006, Elkar); Lierni eta Marrokoa (2007, Elkar);Elvis hil zen urtean (2007, Elkar); Miss txatarra (2007, Elkar); Tatuaje bat daukat, eta zer? (2008, Elkar); Itsasoko loti ederra (2009, Elkar); Joxemeren asmazioak (2009, Elkar), Vikingoen sorterrira (2010, Elka), Hiru triku, hiru truku (2010), Buelta bat aitontxuarekin (2010, Elkar), Sakoneta (2011, Elkar), Motozerra (2011, Elkar), Pobreak gara eta zer? (2012, Elkar), Kulerozahar (2012, Elkar), Printzesa txisontzia (2014, Elkar).



PATXI GALLEGO

Patxi Gallego Palacios. Errenteiya, 1973-IV-10. Arte Ederretan lizentziatua, eta DBH-ko irakasle izateaz gain (jakin dezatela bere ikasleen gurasoek noren eskuetan dagoen beraien semeen hezkuntza), noizean behin eleberri grafikoak egiten ditu (nolabait deitzearren). Pololoen trilogia osatzen duen hirugarren honetan (azkenengoa izan dadila, mesedez), bizitza eta heriotzari buruz hitzegiteaz aparte, argi uzten digu belaunaldi jakin bateko zenbait euskaldunen trauma psikologiko eta sexualak gainditzeko Eusko Jaurlaritzako gobernu aldaketa baino zerbait gehiago beharko dala. Besteak beste…





[2016]
[2012]
[2011]
[2011]
[2010]
[2009]
[2009]
[2006]
[2016]
[2012]
[2011]
[2011]
[2010]
[2009]
[2009]
[2006]


Daniel karabana batean bizi da gurasoekin, arrebekin eta aitonarekin. Beti leku batetik bestera ibiltzen dira. Aitona asko maite du Danielek, nahiz eta batzuetan gogaitu egiten den haren historia zaharrekin. Aitonak jende ibiltarien kontu zaharrak berritzen jarduten baitu beti; beren bizimodua nolakoa zen garai batean, karroan ibiltzen zirenean behorrak tirata, edo suaren garrantzia, suak berotasuna ematen baitu, eta denik eta sendabiderik onena baita, aitonaren esanetan, bat gaixotzen denean. Danielek gustuko du karabanako bizimodu ibiltaria, abentura asko bizitzeko aukera ematen baitio horrek. Eta lagunei nola bizi diren kontatzen dienean, inbidia eragiten die guztiei.



  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria