Hemeroteka
KUKU
Haur literatura
Erosi : 9,90 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-223-6
Urtea: 2005
 

Zazpigarrena eta azkena

PATXI ZUBIZARRETA / JOKIN MITXELENA
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
  • Laburpena
Kamioia abiatzean, dena isil-isilik eta zuri-zuri geratuko zen, baina bat-batean marruma izugarri bat entzun nuen, eta ile guztiak laztu zitzaizkidan, eta zaunka batean hasi nintzen. Katea ahalik eta azkarren eten, eta zakarrontzietara jo nuen. “Kamioiak harrapatu baldin badu, akabo katua!”, au! egin nion pozarren neure buruari.


PATXI ZUBIZARRETA

Ordizian jaioa 1964ean, Euskal Filologian lizentziatua da obra aberatsa osatu duen idazle hau. Batez ere haur eta gazte literaturan da ezaguna, lan horren emaitza izan delarik bi aldiz alor bereko Euskadi Saria lortzea. Halere, helduentzat argitaratu ditu nobelak eta ipuinak. Itzulpengintzan aritua da, baita hainbat egunkari eta aldizkaritan idazten ere. Azken urteotan jende aurrean irakurri ditu bere testuak, hainbat musikariren laguntzarekin, hala nola Jabier Muguruza, Pello Ramirez edo Mikel Urdangarinekin. Bere liburu asko itzuli dira hainbat hizkuntzetara.
 
Bere lanetako batzuk: Ilargia ditarean (1996, Elkar); Ostiraletako opila (1998, Elkar); Gutun harrigarri bat (1998, Elkar); Markos kantinera (2002, Elkar); Ametsetako mutila (2003, Elkar); Atxiki sekretua (2004, Elkar); Zazpigarrena eta azkena (2005, Elkar), Mundua baloi batean (2014, Elkar), Elefante bat hegan (2015, Elkar).  



JOKIN MITXELENA

Jokin Mitxelena (Oiartzun 1962) Bilbon ikasi zituen Arte Ederrak, eta urte batzuk irakaskuntzan eman zituen, haurrentzako liburuak ilustratzearekin batera, gaur egun bizibide duen langintza. Ehundik gora dira bere marrazkik hornituriko ipuinak, euskal literaturako egile importanteenek idatziak. Sari garrantzitsuak irabazi ditu, hala nola Etxepare, Juul edo Euskadi. Euskal Herria eta Alemania artean bizi da, eta gure herrian ez ezik, Espainia, Alemania edo Austriako argitaletxeentzat ere lan egiten du.





[2017]
[2017]
[2016]
[2016]
[2015]
[2015]
[2015]
[2014]
[2013]
[2013]
[2013]
[2012]
[2012]
[2011]
[2011]
[2010]
[2008]
[2006]
[2005]
[2005]
[2017]
[2017]
[2016]
[2016]
[2015]
[2015]
[2015]
[2014]
[2013]
[2013]
[2013]
[2012]
[2012]
[2011]
[2011]
[2010]
[2008]
[2006]
[2005]
[2005]


Kamioia abiatzean, dena isil-isilik eta zuri-zuri geratuko zen, baina bat-batean marruma izugarri bat entzun nuen, eta ile guztiak laztu zitzaizkidan eta zaunka batean hasi nintzen. Katea ahalik eta azkarren eten, eta zakarrontzietara jo nuen. "Kamioiak harrapatu baldin badu, akabo katua!", au! egin nion pozarren neure buruari.



  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria