Hemeroteka
LEKUKO
Helduen literatura
Erosi : 20,00 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-435-3
Urtea: 2006
 

PORTUKOPLAK

KIRMEN URIBE URBIETA
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
  • Laburpena
Kirmen Uribek itsas kanten eta poemen antologia pertsonal bat egin du, ahozko tradizioko altxorrak jaso eta euskal idazleen idatziekin elkarrizketan jarriz. Alde batetik ahozko kantuak eta beste batetik idatzizko poemak txirikordatu egin ditu; kantu zaharrekin hasi eta XXI. mendeko poemekin bukatu, tartean bertsoak, bertso-jarriak, kantak, poema errimatuak eta askeak tartekatuz. Hau ez da bilduma bat, sorta baizik. Itsasoaren aitzakian sortutako guztia jasotzeko hainbat liburu beharko lirateke. Kirmen Uribek hobetsi egin du liburuaren osotasuna, poemak eta kanta solteak baino. Hobetsi egin ditu kantak poemak baino, eta poema klasikoak garaikideen gainetik. Badago testuekin jolas egiteko gogo bat. Ez dira sarrera akademikoak, literarioak baino.

Portua agertzen da ardatz gisa, hortik izenburua: Portukoplak, Koldo Izagirreren poema baten izenburua. Eta ideia hori itsas giroko erretratu kostunbristak gainditzeko asmotik dator.

Julio Caro Barojak esana utzi zuen, hitzik zaharrenak kenduta, itsasoarekin lotutako hitz tekniko guztiak antzekoak direla hizkuntza guztietan, baita euskaraz ere. Esate baterako, “balea”; esate baterako, “marinel”, esate baterako, “masta”; esate baterako, “sirena”. Badirudi kode internazional bat egon zela hasiera-hasieratik itsasorantz ematen zuten herrialde guztien artean. Izan ere, itsasoak ez gaitu aldentzen, elkartu egiten gaitu. Izan dadila antologia hau elkartzeko aitzakia.


KIRMEN URIBE

Kirmen Uribe (Ondarroa, 1970). Euskal Filologia ikasi zuen Gasteizen eta Literatura Konparatua Trenton (Italia). Ohiko kolaboratzailea da prentsa idatzian eta irratian. Musikari, pintore eta zinemagileekin batera hainbat egitasmo multimedia ere jarri ditu abian. Literaturan, Bitartean heldu eskutik (2001) poema-bilduma izan zen bere estreinaldiko liburua, eragin nabarmena izan duena euskal letretan eta baita kanpoko oihartzuna ere: frantsesez, gaztelaniaz eta ingelesez argitaratu da, eta ingeles edizioa Estatu Batuetako PEN elkarteak saritu zuen 2008ko liburu onenen artean. “Uriberen literaturak Euskal Herrian ditu erroak, baina erabat unibertsala da” esan du Harvard Unibertsitateko The Harvard Book Review aldizkariak. Izan ere, sarritan hartu du parte nazioarteko literatura jaialdietan, Europa, Asia nahiz Amerikan, eta aldizkari garrantzitsuetan argitaratu du, hala nola The New Yorker entzutetsuan. Haur eta gazte literaturako hainbat kontakizun kaleratu ondoren, hauxe du bere lehenengo nobela.

 

Bere lanen artean: Garmendia eta zaldun beltza (2003, Elkar); Garmendia errege (2004, Elkar); Ez naiz ilehoria, eta zer? (2004, Elkar); Guti (2005, Elkar); Portukoplak (2006, Elkar); Garmendia eta Fannyren sekretua (2006, Elkar); Bilbao-New York-Bilbao (2008, Elkar). 





[2010]
[2008]
[2006]
[2006]
[2005]
[2004]
[2004]
[2003]
[2003]


Kirmen Uribek itsas kanten eta poemen antologia pertsonal bat egin du, ahozko tradizioko altxorrak jaso eta euskal idazleen idatziekin elkarrizketan jarriz. Alde batetik ahozko kantuak eta beste batetik idatzizko poemak txirikordatu egin ditu; kantu zaharrekin hasi eta XXI. mendeko poemekin bukatu, tartean bertsoak, bertso-jarriak, kantak, poema errimatuak eta askeak tartekatuz. Mikel Valverderen marrazkiek ukitu iradokitzaile ederra eransten diote itsas kantu eta poemei.



  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria