Hemeroteka
TXAN MAGOA
Haur literatura
Erosi : 8,70 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-322-6
Urtea: 2005
 

DEDI MAGO OSPETSUA

JUAN KRUZ IGERABIDE / JULEN TOKERO (IL.)
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
  • Laburpena
Txan Magoa traste zaharrak saltzen zituzten denda berezi batera sartu zen behin. Traste zaharrak magikoak dira askotan, eta hala gertatzen da ipuin honetan.

Txan sartu zen dendako txalupa batean eta, nora ez zekiela, Egipto zaharrean agertu zen bat-batean, Faraoiaren aurrean. Faraoiaz gainera, munduan izan den magorik handiena ezagutu zuen: Dedi magoa. Baina gizaki handi baten ondoan beti izaten da maltzur miserable bat, eta Dedi magoak ere bazuen etsai gaizto bat. Egundoko lehia sortuko da magiaren inguruan; batetik, Dedi magoa eta gure Txan, eta bestetik sasimago gaiztoa. Onik aterako ote da gure magorik kutunena erronka latz horretatik?


JUAN KRUZ IGERABIDE

Adunan jaioa 1956an, haur literaturako ikerlea da, batetik, eta sortzailea, bestetik. EHUn irakaslea, Filologiako doktorea, Bularretik mintzora argitaratu zuen 1993an, haur literaturaren ahozko tradizioaren ikerketa.

Sormen lanean genero ugari landu ditu, batez ere haur/gazte literaturan, eta bereziki hauentzako poesia, hala nola Mailu isila, Begi-niniaren poemak edo Hosto gorri, hosto berde. Helduentzat Hauts bihurtu zineten eleberria argitaratu du, frankismoaren eta trantsizioaren kronika.
 
Bere lehenengo ipuinak argitaratu zituenetik (Notre Dameko oihartzunak, Elkar, 1984; Bizitzarekin solasean, Elkar 1988), haurrei zuzendutako ipuin eta poema liburu ugari idatzi ditu. Hauek dira azken urteean argitaratutako hainbat: Pikoak (Elkar, 1995); Tilin - talan (Elkar, 1998); Helena eta arrastiria (Elkar, 1999); Atea kox - kox (Elkar, 1999); Ametsontzi (Elkar, 1999); Ondojoan (Elkar, 2000); Durango, Durango (Elkar, 2000); Dantzariño haserre (Elkar, 2000); Mintzo naiz isilik... (Elkar, 2001); Txan magoa, hitz magikoen bila (Elkar, 2002); Txan magoa, ziri magikoa lapurtu ziotenekoa (Elkar, 2003); Txan magoa, zirkus - zirkus! (Elkar, 2004); Munduko ibaien poemak (Elkar, 2004); Sugegorria (Elkar, 2004); Txan magoa, dedi mago ospetsua (Elkar, 2005); Joxe panpin jostailu saltzaile fin (Elkar, 2005); Olentzeroren malutak (Elkar, 2007); Amilami, laminen istoriak (Elkar, 2008), Printzesa begizulo (Elkar, 2009), Misterioa argitu arte (Elkar, 2010), Irribarrea zabaltzeko ipuinak (Elkar, 2011) eta Serio demonio (Elkar, 2012).



JULEN TOKERO
Atal honetako edukiak laister izango dituzu eskuragarri.
Barkatu eragozpenak.





 
[2018]
[2018]
[2018]
[2018]
[2017]
[2017]
[2017]
[2017]
[2017]
[2016]
[2016]
[2016]
[2016]
[2016]
[2016]
[2015]
[2015]
[2015]
[2015]
[2015]
[2015]
[2014]
[2014]
[2014]
[2014]
[2014]
[2013]
[2013]
[2013]
[2013]
[2013]
[2012]
[2012]
[2011]
[2011]
[2011]
[2011]
[2011]
[2010]
[2009]
[2008]
[2007]
[2007]
[2006]
[2005]
[2005]
[2018]
[2018]
[2018]
[2018]
[2017]
[2017]
[2017]
[2017]
[2017]
[2016]
[2016]
[2016]
[2016]
[2016]
[2016]
[2015]
[2015]
[2015]
[2015]
[2015]
[2015]
[2014]
[2014]
[2014]
[2014]
[2014]
[2013]
[2013]
[2013]
[2013]
[2013]
[2012]
[2012]
[2011]
[2011]
[2011]
[2011]
[2011]
[2010]
[2009]
[2008]
[2007]
[2007]
[2006]
[2005]
[2005]


Txan Magoa traste zaharrak saltzen zituzten denda berezi batera sartu zen behin. Traste zaharrak magikoak dira askotan, eta hala gertatzen da ipuin honetan. Txan sartu zen dendako txalupa batean eta, nora ez zekiela, Egipto zaharrean agertu zen bat-batean, Faraoiaren aurrean. Faraoiaz gainera, munduan izan den magorik handiena ezagutu zuen: Dedi magoa.



  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria