Hemeroteka
LITERATURA
Helduen literatura
Erosi : 18,25 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-446-9
Urtea: 2007
 

SUA FALTA ZAIGU

KATIXA AGIRRE MIGUELEZ
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
  • Laburpena
Lehenengo zigarrotik lehenbiziko ezkontzara, aurreneko desilusiotik zaputzaldian instalatzera, intentsitate bereziz jantzitako zazpi istorio ehundu ditu Katixa Agirrek bere estreinako narrazio-bilduma honetan, gaztaro mitifikatuaren muga lanbrotsuak heldutasun harrigarriz marraztuz.

Gizakion larrialdiak, interes-talkak, komunikazio-arazoak, harremanen arrakalak azaltzen zaizkigu ipuinotan, kontatzailearen trebezia erakusten duen soiltasun dotorearekin, noiz umore gaiztoa noiz ironia mehea erabiliz, begirada zorrotzaren eta gupidaren arteko orekarekin jokatuz uneoro.


KATIXA AGIRRE

Katixa Agirre (Gasteiz, 1981). Ikus-entzunezko komunikazioa ikasi zuen Leioan eta gidoigintza Madrilen. Hainbat lan izan ditu, hala nola telebistako haurrentzako lehiaketa bateko erredaktore, bideo-jokoetako gidoilari edo enkarguzko biografia pribatuen idazle. Helduentzako bi ipuin-bilduma idatzi ditu: Sua falta zaigu (2007) eta Habitat (2009); haurrentzat: Paularen seigarren atzamarra (2007), Ez naiz sirena bat, eta zer? (2009) eta Patzikuren problemak (2010), Amaia Lapitz eta erregina gorriaren hilobia (2010), Amaia Lapitz eta Didoren ermandade sekretua (2013), Atertu arte itxaron (2015).





[2018]
[2015]
[2013]
[2010]
[2010]
[2009]
[2009]
[2007]
[2007]


Lehenengo zigarrotik lehenbiziko ezkontzara, aurreneko desilusiotik zaputzaldian instalatzera, intentsitate bereziz jantzitako zazpi istorio ehundu ditu Katixa Agirrek bere estreinako narrazio-bilduma honetan, gaztaro mitifikatuaren muga lanbrotsuak heldutasun harrigarriz marraztuz.



  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria