Hemeroteka
LITERATURA
Helduen literatura
Erosi : 18,05 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-445-2
Urtea: 2007
 

AULKI BAT ELURRETAN

UXUE ALBERDI ESTIBARITZ
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
  • Laburpena
Idazle gazteentzako VIII. Igartza Saria irabazi zuen Uxue Alberdik ipuin-bilduma baten proiektuarekin, eta, lan horretan urtebetez jardun eta gero, liburu amaitua plazaratzen du orain: Aulki bat elurretan, Suedian giroturiko istorio gazi-gozoz osatua.

Kale txukunak, jende ordenatua, laku ederrak, elurrezko panpinak... Eta eskale zarpailak, alkoholiko errukarriak, maitasun anemikoak, harreman izoztuak. Horra hor Suedia, Suediaren zati batzuk behintzat, Uxue Alberdik hautatuak eta moldatuak, ipuin liburu bat egiteko.

Kanpoko paisaiaren gainetik barne paisaia nagusitzen da ordea: ez zaigu esaten elurra ari ote duen espaloien gainean, ez zaigu axola ere, baina bai elurra ari duela bihotz barneetan, maluten dotorezia guztiarekin, baita zuritasun horren hustasun lazgarriarekin ere. Alde horretatik, suediarrez ez baizik nonahiko gizon-emakumeez ari da egilea, idazkera eder, airos eta iradokitzaile batez.


UXUE ALBERDI

Uxue Alberdi Estibaritz (Elgoibar, 1984). Kazetaritzan lizentziatua da, eta hainbat lanetan aritzen dena: kazetari, itzultzaile, bertsolari eta idazle. Literaturan, Aulki bat elurretan ipuin-bilduma kaleratu zuen 2007an eta Aulki jokoa 2009an; haur literaturan, aldiz, Eta zer? bildumako Ezin dut, eta zer?, Marizikina naiz, eta zer?, Zure denboraren truke eta Pirritx eta Porrotxen abenturak.





[2018]
[2017]
[2017]
[2017]
[2017]
[2017]
[2016]
[2016]
[2016]
[2015]
[2015]
[2015]
[2015]
[2015]
[2015]
[2015]
[2015]
[2015]
[2015]
[2015]
[2014]
[2014]
[2014]
[2014]
[2014]
[2013]
[2013]
[2012]
[2011]
[2009]
[2007]


Kale txukunak, jende ordenatua, laku ederrak, elurrezko panpinak... Eta eskale zarpailak, alkoholiko errukarriak, maitasun anemikoak, harreman izoztuak. Horra hor Suedia, Suediaren zati batzuk behintzat, Uxue Alberdik hautatuak eta moldatuak, ipuin liburu bat egiteko.



  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria