Hemeroteka
LITERATURA
Helduen literatura
Erosi : 20,00 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-329-5
Urtea: 2006
 

ARIMA ENKONIATUAK

XABIER MENDIGUREN ELIZEGI
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
  • Laburpena
Lau kontakizun, ipuin luzearen eta nobela laburraren artean: ikasleaz maitemindu den irakasle heldua, koadrilako hiru lagunen artean sumatzen den triangelu ezinezkoa, sexu-arrakastaren inbidia eta egoera politikoa korapilatzen diren istorioa, bizitzaren erdialdera iritsitako emakume bi gaztetako abentura zoroenak elkarri kontatzen.

Gorputzak nahiz sentimenduak agerian erakusteak sorrarazten diguten ahalketik urruti, lotsa handirik gabe dabil egilea kursitik gordinera, sublimetik higuingarrira muturrez mutur; ia ahozkoa dirudien hizkuntzatik idatzizko molde landuagoetara, inoiz baino libreago jardun du ipuinak taxutzeko orduan, era bateko edo besteko malenkoniak jotako arima biluzi hauen bitartez irakurlearen barrenera iristeko.


XABIER MENDIGUREN

Donostian 1964an jaioa den arren bizitza osoa Beasainen daraman idazle honek bi filologia lizentziatura dauzka, euskaran eta hispanikoan. Lanbidez editorea Elkar argitaletxean, gazte nahiz helduentzako literatur arduraduna da.

Bere sormen lanean ia genero guztiak landu ditu, haur edo gazte literatura, ipuingintza, nobela edota antzerkia, azken hau 90. hamarkadatik utzia baldin badauka ere. Idazle oparoa, urtero irakurleei hutsik egiten ez diena, sariek ere ugari bisitatu dute bera, besteak beste Lizardi, Toribio Altzaga edota Donostia Hiria sariak lortuz.
 
Bere lanen artean: Karakolaren barruan (2005, Elkar); Bihotz gosetien kluba (2005, Elkar); Karabana batean bizi naiz (2006, Elkar); Arima enkoniatuak (2006, Elkar); Lierni eta Marrokoa (2007, Elkar);Elvis hil zen urtean (2007, Elkar); Miss txatarra (2007, Elkar); Tatuaje bat daukat, eta zer? (2008, Elkar); Itsasoko loti ederra (2009, Elkar); Joxemeren asmazioak (2009, Elkar), Vikingoen sorterrira (2010, Elka), Hiru triku, hiru truku (2010), Buelta bat aitontxuarekin (2010, Elkar), Sakoneta (2011, Elkar), Motozerra (2011, Elkar), Pobreak gara eta zer? (2012, Elkar), Kulerozahar (2012, Elkar), Printzesa txisontzia (2014, Elkar).





[2018]
[2018]
[2017]
[2017]
[2016]
[2015]
[2015]
[2014]
[2014]
[2012]
[2012]
[2011]
[2011]
[2011]
[2010]
[2010]
[2010]
[2010]
[2009]
[2009]
[2008]
[2007]
[2007]
[2007]
[2006]
[2006]
[2005]
[2005]
[2004]
[2003]
[2002]
[2001]
[2001]
[2000]
[1999]
[1999]
[1998]
[1998]
[1998]
[1998]
[1998]
[1998]
[1998]
[1998]
[1997]
[1996]
[1995]
[1993]
[1992]


Xabier Mendiguren beasaindarraren narratiba-lan berria, lau ipuin luze edo nobela laburrez osatua. Ikasleaz maitemindu den irakasle heldua, gaztetako abenturarik zoroenak elkarri kon-tatzen dizkioten bi emakume, politika eta larru kontuak nahasten dituen istorioa... Sentimen-duak nahiz gorputzak sortzen diguten ahalkea ahaztuz, muturreraino eraman ditu pertsonaiak eta egoerak, era askotako teknikak erabiliz: gutuna, elkarrizketa hutsa...



  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria