entzun
ROCK
Erosi : 10,50 €

Datu teknikoak
Urtea: 2010
 

BILDUMA - LOVIN' GAZTEA

LOVIN' GAZTEA
  • Informazio orokorra
  • Diskografia
  • Bibliografia
Maitasuna da, gauza guztien gainetik, gehien inspiratzen gaituena. Musikan, eta bizitzan oro har, gehiena   baliatzen den gaia izango da, zalantzarik gabe. Maitasuna, seguru asko, giza sentimendurik preziatuena delako.

Munduko errepertorio guztietan maitasun kantu ederrak topatzen dira. Gure historia garaikidean ere, hainbat
baditugu, bihotz gazteak liluraz eta gogoz betetzen dituzten abesti zoragarriak. Horixe da LOVIN´GAZTEA bilduma honen mamia.

Atzera begirako samur batez, LOVIN´GAZTEA honek, bestalde, gure musikaren azken hogei urteotako ibilbidea arrazten du. Bi hamarkada hauetan musikaren eklosioaren lekuko izan gara, talde, abesti, estilo, joera, crossover, nahasketa eta zapore guztietako aukerak esponentzialki biderkatu dira, ehuneko laurogeian publiko eta kontsumitzaile gaztearen gozamenerako. Diskoa, era berean, bere sorreratik, gazteen unibertso musikalaren bilakaeraren gaurkotasunari jarraitu dion GAZTEA irratiaren 20. urtemuga ospatzera dator.

Bildumaren edukiari erreparatuta, gaur egungo gazteen gustu anitza asetzeko diseinatuta datorrela dirudi: batetik merkatu handietan lehiatzen diren We Are Standard, Barricada eta El Mentón de Fogarty talde garrantzitsuak, eta bestetik, gure inguru hurbileko bandarik eraginkorrenak eta estimatuenak ageri dira: Ken Zazpi, Berri Txarrak, SuTaGar, Gatibu, Kerobia, Gari, Betagarri, Deabruak Teilatuan, Esne Beltza, Betagarri, Sei Urte, Gose, Sugan, Makala, Seiren, Lauroba… Hogei talde denera, den-denak, entzule eta publiko gaztearen gustukoak. Gazteen emozioaren erdian zuzenean jotzen duten 20 abesti ahaztezin biltzen ditu diskoak.

Kantuetatik lau bergrabatuak dira: We Are Standard-ek Hertzainak taldearen Aitormena bertsionatu du, El Mentón de Fogarty-k Itoiz-en Hegal egiten, Barricada talde legendarioak bere bigarren diskoan (Barrio conflictivo-1985) aurkeztu zuen Mañana será igual kantuaren euskarazko bertsioa aurkezten du (Bihar berdin
izanen da
) eta, DJ-Makala-k, azkenik, Esne Beltza taldearen kantu baten remix bat dakar. Beste hamaseiak, gure merkatuan erreferentzia diren beste horrenbeste talderen jatorrizko grabazioak dira.

Diskoak, alegiazko maitasunaren eskutik, ibilbide sinusoidal bat proposatzen du eta, dance, pop, rock, hardcore, heavy, electronika, folk… estiloen ikuspegiak bilatuz, gure irudimenean ortzadar koloretsu baten distira zabaltzen ikusiko dugu oharkabean.


BATZUK
Atal honetako edukiak laister izango dituzu eskuragarri.
Barkatu eragozpenak.





 
Atal honetako edukiak laister izango dituzu eskuragarri.
Barkatu eragozpenak.


 





  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria