entzun
ROCK
Erosi : 7,95 €

Datu teknikoak
Urtea: 2007
 

EUTSI !

GOSE / POTEMKIN / BATZUK
  • Informazio orokorra
  • Diskografia
  • Bibliografia

"80ko hamarkadan Europar Batasunean integratzeko prozesuak dakar haren agindu ekonomikoak betetzea, eta horren ondorioa errekonbertsio industriala baino ez da. Trantsizio politikoak bere bitartekari sindikalarekin batera industriaren suntsiketa prestatu zuen eta langileria domestikatzeko asmoak ez zitzaizkion hasiera batean ongi atera. Langileria oldartu eta altxatu egin zen eta haiekin batera herriko sektore konprometituena. Erresistentzia eredugarriak eman ziren. Eutsi! Eutsi! filmak gaur egungo historia bat kontatzen digu eta bi langileren adiskidantza du oinarri. Filmak komedia eta gatazka sozialak uztartzen ditu. Lan egiten duten enpresarekin liskarretan dabiltza. Industriaren deslokalizazioa eta globalizazioa present dago. Langile horien inkonszientean gaztetan bizi izandako errekonbertsio industriala dago, eta hura berriro ere jasango dutela agerian ikusten da. Bingen Mendizabalek soinu bandarako musika konposatu du. Soinu bandarako espreski beste hiru abesti egin dituzte Gose eta Potemkin taldeek, eta horiei 80ko hamarkadan sortutako beste 12 kantu gehitu zaizkie izen bereko diskoa osatzeko. Eutsi! bildumak kontzeptu bat lantzen du: zutik irauteko garaiak berreskuratu 80ko hamarkadako abestiak kantatuz. Eutsi! bildumak gogora ekarri nahi ditu langileriaren zutik egoteko gogoak eta ez soilik 80ko hamarkadan, baita gaur ere. Eutsi! bildumako kantu eta taldeek 80ko hamarkadan historia egin zuten eta denon memoria historikoan diraute. Gose taldeak ""Eutsi!"" izeneko kantua egin du eta filmeko kantu nagusia da. ""Eutsi!"" kantuak erritmo dantzagarri eta kutsagarriak nahasten ditu, doinu elektronikoak, pasodoblea, zingaroa, tangoa eta trikia erabiliz. Testuak filmaren mezua maisuki laburbiltzen du. Evaristok (La Polla Records, Gatillazo) abestu eta Gose taldearekin elkarlanean egin du testua. Gose taldeak bigarren kantua ere egin du: Gatillazo taldeak bere lehen diskoko ""Comunicado empresarial para la convivencia y la concordia social"" kantuaren bertsio elektronikoa eta punkia. Potemkin taldeak Zarama taldearen ""Dena ongi dabil"" kantuaren bertsio rockeroa egin du. Roberto Mosok (Zarama) koruak egin ditu Potemkin taldearekin batera. Hertzainak, ""Eutsi gogor"". Euskalduna enpresaren borroka eredugarria azaltzen du kantuak. Abesti klasikoa. Itoiz, ""Ustela"". Justiziak eta legeak sortzen duten ustelkeria salatzen du. Itoiz taldearen joera honetako kantu bakarrenetakoa. Kortatu, ""After boltxebike"". Beste kantu mitiko bat. Izenburuak dena esaten du. Delirium Tremens, ""Ezin leike"". Egunerokotasuna du oinarri. Bizitza nola bizi. Ruper Ordorika, ""The age of self"". Robert Wyatt kantari ezkertiarraren bertsioa. Zarama, ""Maiartzaren lehena"". Langileria borrokan bere egunean. Baldin Bada, ""No Future"". Irtenbide eta etorkizun eskasa kapitalaren eskuetatik datorkiguna. Mikel Laboa, ""Langile baten galderak liburu baten aurrean"". Bertolt Brecht idazlearen testua maisuki irakurria eta abestua. Jotakie, ""Euskadi"". Bizimodu latzari aurre egiteko modua. Barricada, ""Callejón sin salida"". Gai politiko eta sozialaren definizioa. Irtenbide gutxi. Potato, ""La clase obrera"". Langileria ba ote den ironikoki abestua. La Polla Records, ""Un rayo de sol"". Diskoa bukatzeko kantu dirdiratsua. Eguzki-izpi bat langileriaren borrokarentzat."

 



BATZUK
Atal honetako edukiak laister izango dituzu eskuragarri.
Barkatu eragozpenak.





 
Atal honetako edukiak laister izango dituzu eskuragarri.
Barkatu eragozpenak.


 





  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria