entzun
LAIDA
LAIDA
Erosi : 10,50 €

Datu teknikoak
Urtea: 2013
 

PREGUNTATXO BAT

IGELAREN BANDA
  • Informazio orokorra
  • Diskografia
  • Bibliografia

Igelaren Banda orain dela dozena bat urte sortu zen eta 2000. urtean atera zuen lehen diskoa. 2008. urtera arte ibili zen hainbat kontzertu ematen Euskal Herri osoan, eta orain, etenaldi baten ostean, itxura berri batekin dator, indarberrituta.

Oraingo eraketan, Hasier Oleaga (bateria), Amaiur Cajaraville (kontrabaxua) eta Bixente Martinez (gitarra) daude. Talde gaztea eta beteranoa da, era berean, esperientzia eta sen handiko musikariak musikaz gozatzen, musikaz gozarazteko.


Igelaren Banda berritu hau aurrekoaren ildo beretik doa, hau da, euskal kantu edo dantza zaharrak, euskal musika tradizionala oinarri hartuta, bertsio berriak sortzea du xede; betiere, modu instrumentalean, konponketa eta harmonizazio berriak eginez eta inprobisatzeari leku berezia emanez.


Igelaren Bandaren emanaldiak ez dira, dena dela, musika hutsa. Doinu bakoitzak du bere historia, bere jatorria, bere ibilbidea gure kulturaren oroimenean ez ezik, baita bakoitzaren oroimenean ere. Atseginak bezain entretenigarriak suertatzen dira, beraz, taldearen kontzertuak, xumeak, hurbilak eta aberatsak.



IGELAREN BANDA
Atal honetako edukiak laister izango dituzu eskuragarri.
Barkatu eragozpenak.





 
Atal honetako edukiak laister izango dituzu eskuragarri.
Barkatu eragozpenak.


 





  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria