entzun
TRIKI
TRIKI
Erosi : 10,50 €

Datu teknikoak
Urtea: 2012
 

1992-2012 ALL STARS

GOZATEGI
  • Informazio orokorra
  • Diskografia
  • Bibliografia

Gozategi taldeak, 1992. urtean hasi zenean, aire iraultzailea eta berrizalea ekarri zizkion trikitiari eta euskal musikari. Zerbait bazeukan talde hark ezkutuan, izan ere, 1995.ean lehen diskoa kaleratu zuen une beretik, sekula ahaztuko ez dugun erreferentzia argia bilakatu zitzaigun.


Tradizioa, nortasuna, freskotasuna eta bizitasun koloretsua proportzio egokian erabiliz, publikoa bereganatu zuten, eta taldearen kalitateak eta komunikazio ahalmenak liluratu gintuen. GOZATEGIren abestiek barrubarrutik harrapatu gintuzten.

Hogei urte geroago, eta sei disko eder kaleratuta, taldeak lanean jarraitzen du, ilusioz beteta, kontzertuz kontzertu, erromeriaz erromeria, dantzarako eta bizitzaz gozatzeko grina, hainbat belaunalditan zehar zabalduz.

Urtemuga ospatzeko, taldeak disko berri bat aurkeztu nahi izan du, ibilbide loriatsuaren erakusgarri. GOZATEGI ALL STAR (1992-2012) izenpean dator argitara. Beraien historiako kanturik adierazgarrienak birgrabatu dituzte, ikuspegi dantzagarria eta gaurkotasuna areagotuz.

Ekoizpen artistiko bereziki sendoa dakar lan berriak, Mikel Irazoki baxu-jotzaile eta musikari beratarraren kalitate-labela nabaria da. Erritmoa, dantza eta sentsualtasuna dira lanaren zutabeak, baina ekoizpenak, hainbat gutizia eta une garden bezain erakargarri marraztu ditu kantuetan zehar, entzuleen gogoa eta motibazioa biderkatzeko asmoz.

Duela hogei urte taldeak gugan piztutako izarrak harritu eta gidatu gintuen bezala, oraingo lan honen bidez, GOZATEGI berriro ere atsegin izango zaigu, udako gau izartsu bateko konstelazioak era liluragarrian dir-dir egiten duen bezala.



GOZATEGI
Atal honetako edukiak laister izango dituzu eskuragarri.
Barkatu eragozpenak.





 
Atal honetako edukiak laister izango dituzu eskuragarri.
Barkatu eragozpenak.


 





  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria