entzun
BILDUMAK
ELKAR
Erosi : 23,95 €

Datu teknikoak
Urtea: 2010
 

BILDUMA - EUSKAL HERRIKO LUR MAITEA

EUSKAL HERRIKO LUR MAITEA (2 CD)
  • Informazio orokorra
  • Diskografia
  • Bibliografia
Euskal Herriko Lur Maitea bilduma honek oroitzapenen, gertaeren eta sentimenen liburua dirudi, gure herriaren memoria indibidualari eta kolektiboari lotutako sormen artistikoaren isla, hain zuzen.

Euskal Herriko Lur Maitea 1960 hamarraldiaren bukaeratik 1980ko harraldiaren hasiera bitartean  argitaratutako hainbat erregistro musikalen laburpena da, zorrotz egina gainera. Garai hartako gure historian zehar ibilbide ludiko bat egiteko aukera ematen digu. Musikaren historia izateaz haratago, gaur egungo historia modernoaren aitzindari izan zen aroari begiratzeko modu bat da, betiere, gure oroimenean txertatuta gelditu diren kantuen ikuspegitik.

Garrantzizko une historikoetan musika beti agertu ohi da herritarren nahi sozialen eta animikoen lokarri eta garaiko kronista zereginetan. Horregatik, gure kantuen bidezko ibilaldi honetan jatorrizko grabazioak erabili ditugu, gure iragana ez ahazteko. Iragana ezagutzeak eta transmititzeak gure etorkizunaren eraikuntza lantzea dakar. Izan ere, oroitze-lan horren ondorioz, elkar hobeto ezagutzen lagunduko digu, bizikidetza sanoa eta orekatua lortze-bidean. Aipatu dugun hamabost urte inguruko tarte horretan gure gizarteak ez ezik mundu osoak ere, gorabehera sozio-politiko sakonak jasan zituen. Horrek guztiak, gauzak beste era batera ikustera eraman gaitu, bizitzeko beste era bat ekarri digu; atzera bueltarik gabeko mundu berri bat sortzera zihoan. Horren guztiaren ondorioz sortu zen iraultza kulturalak harreman humano, sozial eta kulturaletan abiapuntu berri bat ekarri zuen; gure inguruak emandako benetako urratsa, ametsetako erromesaldian.

Bilduma hau 40 grabaziok osatzen dute CD bikoitzean, jatorrizko abestiak guztiak ere, gure oroimenerako ezinbestekoak. Lehenago argitaratutako bildumari (Elkar-Radio Euskadi 2008) jarraipena ematera dator. Euskal Herriko Lur Maitea osatzen duten CDetan hainbat eratako musika daukagu: Luis Marianoren lirikotasun oparoa; Ameslariak, Urretxindorrak edota Argoitia neba-arrebak taldeen nostalgia; Errobi, Itoiz, Haizea taldeen folk-pop-rock indartsua; Benito Lertxundi, Mikel Laboa, Xabier Lete, Imanol Larzabal, Lourdes Iriondo, Amaia Zubiria, Antton Valverde, Estitxu, Pantxoa eta Peio, Jean Mixel Bedaxagar, Gontzal Mendibil & Xeberri, Jokin eta Josu, Patxi Villamor, Txomin Artola, Gorka Knörr, Niko Etxart, Urko, Erramun Martikorena eta Ruper Ordorika goi-mailako herri-kantariak.

Oraingoan ere, Radio Euskadi eta EITB taldeak hartu du bere gain proiektua bultzatzeko komunikazioaren
ekimena. Horrela, abestien indar berezia eta bertako kulturgintza zabaltzeko konpromisoa uztartzeko asmo zintzoa gauzatuko da.

Abestiak beti dira gure ilusioen euskarri, gure muga guztien gainetik, libreago egiten gaituzte, eta ondorioz, baita indartsuago eta iraunkorrago ere.


BATZUK
Atal honetako edukiak laister izango dituzu eskuragarri.
Barkatu eragozpenak.





 
Atal honetako edukiak laister izango dituzu eskuragarri.
Barkatu eragozpenak.


 





  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria