entzun
KANTARIAK
ELKAR
Erosi : 10,50 €

Datu teknikoak
Urtea: 2009
 

HAIZEA GARIZUMAKOA

RUPER ORDORIKA
  • Informazio orokorra
  • Diskografia
  • Bibliografia
Ruper Ordorikaren disko berri bat albiste ona da, zinez pozteko modukoa, kantariaren ibilbide sendo, oparo eta aberatsaren seinale baita. Hautsi da anphora berritzaile eta gogoangarri hartatik, zuzenean grabatutako Hamar t’erdietan azkeneraino, bakarkako hainbat disko plazaratu du bide gero eta interesgarriagoa jorratuz: berritzailea eta mugak gainditzen dituenetakoa, bakarlari gisakoa, rock eta pop estiloan, folk estiloan… Esan nahi baita, estilo berezi eta propioan, jatorrizko intuizioa du abiapuntu, eta kantuari garapen eta janzkera egokiak emanez (herrikoiak zein garaikideak, maila onekoak beti); bere arnasa badaezpadako iturri eta bidelagun izan du hasieratik.

Ruper Ordorikaren ibilbidean garbi azaltzen zaigu zein diren estilo hori hezurmamitu duten gai, joera, maila eta ikusmugak. "Pott Banda” literatur taldeko partaide izan zenean, musika eta literatura uztartzeko nahi eta dohain berritzailearekin batera (aitzindaria Atxaga eta Sarrionandiaren poemak musikatzen), herri musika eta gaurko taupada garaikidea sortu eta lantzeko joera nabarmendu ziren; nondik eta zertaz ari zen garbi edukita, mugak gainditzearena ondorio naturala izan zen. Hortik goi mailako nazioarteko musikariak bere bidean txertatzen ere aitzindari izatea, orobat herri kantuak gaurko moldeetara ekartzen. Bide horri jarraiki, era progresibo batean, ondu ditu disko guztiak, Hiru Trukurekin egindakoak barne; esan nahi baita, kantu mota guztietan, berak dioen bezala, funtsean datzana kantua baita. Urteen poderioz, horrek denak kultuzko kantari egiteaz gain, hemen bezainbat mugaz gaindi, gure panoramako kantaririk enblematikoenetarikoa bilakatu da gero eta zale gehiagorentzat. Gure kantagintzan toki propioa eta ezin bereziagoa dauka.

Elkar diskoetxean plazaratu ditu azkeneko bi diskoak: Memoriaren mapan gogoangarria, akustikoa, eta Hamar t’erdietan zuzenekoa, ohiko mugalariekin egin duen azkena, ziklo baten amaiera gisa-edo. Garaia zen, beraz, disko berri baterako.

Emaitza bikaina dugu eskuartean: HAIZEA GARIZUMAKOA. Ruperrek sortu 12 kantu berriez osatutakoa; kantuak, musika eta letra, arreta eta dohain osoz ondu eta zehaztu ditu. Sonoritate eta testura bereziak lortzeko erronkan New Yorkeko musikari handiak izan ditu bidaide: Ben Monder, Kenny Wollesen eta Skuli Sverrisson. Brooklyn-en grabatua, disko honek berriro elkartu ditu lagun zaharrak. Emaitza ezin ederragoa da, Ruperrek berak ez ezik, zaleok ere behar genuen eta eskertzen dugun maila lortu baitu, mugarri bat ezarriz bere bilakaera musikalean, beste erreferente bat eskainiz gure kantagintzaren eremuan.

HAIZEA GARIZUMAKOA diskoko kantuak anitzak dira: hainbat jite, izaera eta taxuerakoak baitira. Inoiz baino hurbilago sentitzen dugu kantaria: oraintxe alai, laño, intimista, oraintxe sentikor eta iradokitzaile; benetakoa, betiere.

Sonoritatea, aldiz, ezin finagoa eta egokiagoa. Ezaguna da, baina merezi du errepikatzeak: Ruper Ordorika sorkuntzan dabil beti, orain disko berriarekin datorkigu, halako mailaz ondua non gure ikusmuga bere kantuz jantziagoa gelditzen den, gure belarriak eta gogoak era berezian gozatuak, gure ibilbidea nortuagoa. Albiste ona, bai: Ruper Ordorikaren HAIZEA GARIZUMAKOA disko berria kalean da jadanik.


RUPER ORDORIKA

Oñatin jaioa 1958an, gaztetan Ingalaterrara egin zituen bidaiek erabateko eragina izango zuten haren musikagintzan, hango musikoen jarrera, entzuleekiko berotasuna eta maila teknikoa ikusi ondoren. 1980an Hautsi da anphora argitaratu zuen, Bernardo Atxagaren poemekin osatua, ordura arteko musikarekin zerikusirik ez zuen diskoa.

Hurrengo diskoetan bi bide zehaztu ditu: rock gogorragoa batzuetan, folk ukitu leunagoak bestetan, musika elektrikoaren eta akustikoaren mugarrietan beti. "Hiru truku" taldean parte hartu du, eta bakarka ere bai.
 





Atal honetako edukiak laister izango dituzu eskuragarri.
Barkatu eragozpenak.


 





  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria