entzun
Erosi : 23,95 €

Datu teknikoak
Urtea: 2008
 

BILDUMA - GU GIRA

GU GIRA
  • Informazio orokorra
  • Diskografia
  • Bibliografia
Badira milaka modu historia kontatzeko, milaka ikuspegi gertakizunen igarotzeari begiratzeko. Denen artean, garai historiko bati atxikitzen zaion kantutegi esanguratsua erabiltzea da, zalantzarik gabe, urte horien mamia laburbiltzeko erarik hunkigarriena, samurrena eta iradokitzaileena.

Kantuen bidez, bihotzean gorderik dugun oroimenen kutxa zabaltzen da, sasoi bateko une biziak oroituz, orduko sentipenak eta sentsazio bizigarriak gaurkora ekarriz. Bilduma honen helburua, hain zuzen, euskal identitatearen berpizkundearen inguruko urteak gogora ekartzea da, orduko euskal gizartearen eta euskaltzalearen taupadak, kezkak, aldarrikapenak eta sentiberatasunak berkontatzea alegia, garai hartako zenbait kantu enblematikoren bidez.

Hemen topatuko dituzun erregistro zenbait ez dira oraino CD euskarrian kaleratu, nahiz bere garaian, kantuok gure errealitatea markatu zuten eta bizi-bizi gordetzen diren gure memoria historikoan.

Kantarietatik batzuk (Estitxu, Imanol Larzabal, Lourdes Iriondo...), ez daude jada gure artean, betiko joan dira, baina denontzat sekulako ondarea utzita.

Abestiek ez ezik kantariek ere, gure kulturaren eta oroimenaren arragoa eduki aberatsez eta gustagarriz bete digute. Elkarbizitzari, maitasunari, elkartasunari eta askatasunari kantatuz, euskalduna izatea zertan datzan ulertarazten ere ikaragarri laguntzen digute.

Elkar diskoetxea
eta Radio Euskadiren arteko harremanetatik sortu da diskoa, irratiaren XXV. urtemugaren karietara.

GU GIRA gure iraganaren fruitua, gure etorkizuneko hazia.


BATZUK
Atal honetako edukiak laister izango dituzu eskuragarri.
Barkatu eragozpenak.





 
Atal honetako edukiak laister izango dituzu eskuragarri.
Barkatu eragozpenak.


 





  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria