entzun
KANTARIAK
ELKAR
Erosi : 14,00 €

Datu teknikoak
Urtea: 2008
 

(CD+DVD) HAMAR T`ERDIETAN. ZUZENEAN. BILBAO. KAFE ANTZOKIA.

RUPER ORDORIKA
  • Informazio orokorra
  • Diskografia
  • Bibliografia
  • Laburpena
  • Estekak

2006ko urriaren 26an eta 27an, gaueko 10:30ean Bilboko Kafe Antzokira hurbildu zirenek, une berezi bat dastatu zuten: Ruper Ordorikak, “Mugalaris” taldearekin batera, eskaini zuen emankizuna, hain zuzen.

“Mugalaris” taldearen ibilbidea Oñatiko kantariarenaren magalean garatu da. Lehen mailako musikarien eskutik, nortasunez beteriko soinu eraginkorraren eta zuzenaren bitartez, bene-benetakoa bezain iradokitzailea den ikuskizun musikala antolatzen asmatu dute, izaera errotuz eta kantuen ahala katalizatuz.

2000. urtetik aurrerako formazioaren musikalitate bikainarekin, Ruper Ordorikak berezko ikuspegi batetik errebisatu du bere errepertorioa eta horren guztiaren sintesia da, 2006ko urriaren 26an eta 27an Bilboko Kafe Antzokian zuzenean erregistratu eta Hamar t’erdietan. 10.30 p.m. izenburupean orain kalea ikusi duen CD/DVDa. Ibilbide koherente baten lekuko izateko jaio da, denontzat sasoi baten oroigarri izan dadin.



RUPER ORDORIKA

Oñatin jaioa 1958an, gaztetan Ingalaterrara egin zituen bidaiek erabateko eragina izango zuten haren musikagintzan, hango musikoen jarrera, entzuleekiko berotasuna eta maila teknikoa ikusi ondoren. 1980an Hautsi da anphora argitaratu zuen, Bernardo Atxagaren poemekin osatua, ordura arteko musikarekin zerikusirik ez zuen diskoa.

Hurrengo diskoetan bi bide zehaztu ditu: rock gogorragoa batzuetan, folk ukitu leunagoak bestetan, musika elektrikoaren eta akustikoaren mugarrietan beti. "Hiru truku" taldean parte hartu du, eta bakarka ere bai.
 





Atal honetako edukiak laister izango dituzu eskuragarri.
Barkatu eragozpenak.


 


2006ko azaroaren 26an eta 27an Bilboko Kafe Antzokian zuzenean grabaturiko bilduma dugu honako hau. Errepertorio sendoa eta historikoa aurkezten digu, Euskal Herriak inoiz izan duen musika bandarik onenetakoaren (Mugalariak) izaeraz eta kalitateaz. Aurkezpena: 2008ko apirilean



  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria