entzun
KANTARIAK
ELKAR
Erosi : 4,95 €

Datu teknikoak
Urtea: 2006
 

MEMORIAREN MAPAN

RUPER ORDORIKA
  • Informazio orokorra
  • Diskografia
  • Bibliografia
  • Laburpena
Memoriaren Mapan Ruper Ordorikaren lan berria dugu. Oroimean eta larruan itsatsiko zaizkigun kantu biluzi eta balsamikoen bilduma bat. Artifiziorik gabe. Gitarra eta ahotsa. Memoriaren Mapan bada eretour de forcebat, ausart jokatuz kantuak bere horretan agertzen zaizkigu. Natural. Bata bestearen atzetik uneak, tokiak, maitasunak, galderak, minak agertzen zaizkigu. Antzinako disko haiek grabatzen ziren moduan egina, baina berri, jada egiten ez diren disko horietako bat. Kantuak musika eta hitza izaten du. Musikak aipatu bezala Ruper Ordorikak sortuak dira eta hitzak, guztiak, Joseba Sarrionandiak. Ineditoak. Goian aipatu gaiak eta gehiago landuz, maisuki, belaunaldi oso baten diskoa, belaunaldi askorentzako testuak, bilatzeari buruzkoak, amodioaren ingurukoak, ternurari dagozkionak, lekuaren garrantziari buruzkoak... hainbat.

Diskoko abestiak:

1.- Lera zakurren balada 2.- Ibaia 3.- Hondartza galduan 4.- Hiriak 5.- Esku biak 6.- Albert Einsteinen mihia 7.- Goizalbada 8.- Ez da itzuliko 9.- Berak entzungo ez duen kantua 10.- Enbaxadore hodeiertzean 11.- Izen zaharrak


RUPER ORDORIKA

Oñatin jaioa 1958an, gaztetan Ingalaterrara egin zituen bidaiek erabateko eragina izango zuten haren musikagintzan, hango musikoen jarrera, entzuleekiko berotasuna eta maila teknikoa ikusi ondoren. 1980an Hautsi da anphora argitaratu zuen, Bernardo Atxagaren poemekin osatua, ordura arteko musikarekin zerikusirik ez zuen diskoa.

Hurrengo diskoetan bi bide zehaztu ditu: rock gogorragoa batzuetan, folk ukitu leunagoak bestetan, musika elektrikoaren eta akustikoaren mugarrietan beti. "Hiru truku" taldean parte hartu du, eta bakarka ere bai.
 





Atal honetako edukiak laister izango dituzu eskuragarri.
Barkatu eragozpenak.


 


Memoriaren Mapan Ruper Ordorikaren lan berria dugu. Oroimean eta larruan itsatsiko zaizkigun kantu biluzi eta balsamikoen bilduma bat. Artifiziorik gabe. Gitarra eta ahotsa. Memoriaren Mapan bada ere tour de force bat, ausart jokatuz kantuak bere horretan agertzen zaizkigu. Natural. Bata bestearen atzetik uneak, tokiak, maitasunak, galderak, minak agertzen zaizkigu. Antzinako disko haiek grabatzen ziren moduan egina, baina berri, jada egiten ez diren disko horietako bat.



  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria