Hemeroteka
Derrigorrezko bigarren hezkuntza (DBH)
Erosi : 7,75 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-15586-01-2
Urtea: 2012
 

OSTADAR - 4. MAILA - EUSKARA ETA LITERATURA 4. LAN KOADERNOA 8

BATZUEN ARTEAN
  • Informazio orokorra

Ostadar proiektuko Euskara eta Literatura arloko 4. mailari dagokio lan-koaderno hau, 7. lan-koadernoarekin batera. Lan-koaderno bakoitzak ikaslearen liburuko bi unitaterekin lotura du.

Ikaslearen liburuaren osagarri gisa, hizkuntza lantzeko hainbat jarduera proposatzen dituzte, lau ataletan banatuta: (1) Lexikoa: esanahia duten hitzak, (2) Hizkuntzaren osagaiak eta haien erabilera arauak, (3) Ortografia, (4) Testua: zentzua duen hitz-katea.

Euskara eta Literaturako lan-koaderno bakoitzak lotura estua du unitate didaktiko jakin batekin. Modu horretan, proposatzen dituzten jardueren bidez bideratzen den hizkuntza-hausnarketa kontestualizatuta egiten da, eta ez era isolatuan egindako programazio lineal baten arabera. Jarduerak, beraz, ez daude modu autonomoan proposatuta, ez eta unitate linguistikoak deskribatzeko eta etiketatzeko obsesioaz gidatuta. Aitzitik, jarduerek bideratzen duten edukien sistematizazioa unitate bakoitzak proposatzen duen aprendizaia-egoerarekin lotuta dago.


Lan-koaderno honen erantzunak gure web-orrian aurkituko duzu, Iraskaslearen Gunean.








  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria