Hemeroteka
DONA DONA
Haur literatura
Erosi : 25,00 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-8331-800-3
Orrialde kopurua: 230
Neurriak: 24 x 17
Urtea: 2001
 

MINTZO NAIZ ISILIK. ..

JUAN KRUZ IGERABIDE SARASOLA
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Juan Kruz Igerabidek liburu berri bat eskaintzen digu, igarkizun liburu bat. Urte askotan zehar landu eta esperimentatutako igarkizunak dira: egileak berak sortutakoak. Ez dira zail-zailak, baina ezta errazegiak ere; pentsarazi egiten dute.Horiek osatzeko, dedukzioa, metafora eta antzekotasuna erabili dira nagusiki. Igarkizunen erritmoa eta ukitu poetikoa ere asko zaindu ditu egileak. Hona hemen bi adibide: Amaorde zurezko, Jaten ematen didate izerdi; amatxo nekatzen denean arnasa lasai hartzen haurrari eusteko. utziko balidate, gaitzerdi. (sehaska) (galtzerdia) Liburu honetako igarkizunak, 150 inguru, gaika sailkaturik daude: janariak, tresnak, animaliak, zerukoak, jantziak... Igarkizunen erantzunak liburuaren azkeneko atalean agertzen dira oso era jolastian eta grafikoan. Zalantzarik gabe, marrazkiek garrantzi handia dute liburu koloretsu honetan. Eta ilustratzaileak, Lorena Martínez Oronoz-ek, bete-betean asmatu du. Liburuan zehar, kontrapuntu gisa, ipuin tibetar zoragarri bat dago zazpi ataletan banaturik. Atal bakoitzak hiru jarraipen ditu eta zuzena zein den asmatu behar da. Ipuina ere igarkizun bihurtu du Juan Kruzek.


JUAN KRUZ IGERABIDE

Adunan jaioa 1956an, haur literaturako ikerlea da, batetik, eta sortzailea, bestetik. EHUn irakaslea, Filologiako doktorea, Bularretik mintzora argitaratu zuen 1993an, haur literaturaren ahozko tradizioaren ikerketa.

Sormen lanean genero ugari landu ditu, batez ere haur/gazte literaturan, eta bereziki hauentzako poesia, hala nola Mailu isila, Begi-niniaren poemak edo Hosto gorri, hosto berde. Helduentzat Hauts bihurtu zineten eleberria argitaratu du, frankismoaren eta trantsizioaren kronika.
 
Bere lehenengo ipuinak argitaratu zituenetik (Notre Dameko oihartzunak, Elkar, 1984; Bizitzarekin solasean, Elkar 1988), haurrei zuzendutako ipuin eta poema liburu ugari idatzi ditu. Hauek dira azken urteean argitaratutako hainbat: Pikoak (Elkar, 1995); Tilin - talan (Elkar, 1998); Helena eta arrastiria (Elkar, 1999); Atea kox - kox (Elkar, 1999); Ametsontzi (Elkar, 1999); Ondojoan (Elkar, 2000); Durango, Durango (Elkar, 2000); Dantzariño haserre (Elkar, 2000); Mintzo naiz isilik... (Elkar, 2001); Txan magoa, hitz magikoen bila (Elkar, 2002); Txan magoa, ziri magikoa lapurtu ziotenekoa (Elkar, 2003); Txan magoa, zirkus - zirkus! (Elkar, 2004); Munduko ibaien poemak (Elkar, 2004); Sugegorria (Elkar, 2004); Txan magoa, dedi mago ospetsua (Elkar, 2005); Joxe panpin jostailu saltzaile fin (Elkar, 2005); Olentzeroren malutak (Elkar, 2007); Amilami, laminen istoriak (Elkar, 2008), Printzesa begizulo (Elkar, 2009), Misterioa argitu arte (Elkar, 2010), Irribarrea zabaltzeko ipuinak (Elkar, 2011) eta Serio demonio (Elkar, 2012).





[2018]
[2012]
[2011]
[2010]
[2009]
[2008]
[2007]
[2005]
[2005]
[2004]
[2004]
[2004]
[2003]
[2002]
[2001]
[2000]
[2000]
[2000]
[1999]
[1999]
[1999]
[1998]
[1995]
[1989]
[1989]





  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria