Hemeroteka
EZTABAIDA
Helduen literatura
Erosi : 21,50 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9027-698-3
Urtea: 2017
 

MENDEBALEKO EUSKARA

ZUAZO ZELAIETA, KOLDO
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia

Koldo Zuazo, Mendebaleko euskara: Euskalkien deskribapen orokorra eta sailkapen berri bat proposatu ondoren, eta hainbat lekutako hizkera bereziak ikertu eta gero, euskalki nagusien azterketa xeheari ekin dio orain Koldo Zuazok, Mendebaleko euskaratik hasita. Mendebalekoa euskalkirik handiena izan da, eremu zabala hartzen duena eta, gainerako euskalkien artean, nortasun indartsu eta bereziduna. Bizkaiera deitu izan zaio, Bizkai osoa hartzen duelako, baina, egileak frogatzen duen legez, Gasteiz aldean izango luke jatorria, duela 1000 urte inguru, eta bere eragin esparrua Gipuzkoako Goierri, Urola eta Nafarroako Burundara ere iristen da. Liburuaren lehen parteak, mendebaleko euskalkiaren bereizgarriak emateaz gain, barnean hartzen dituen azpieuskalkiak eta hizkerak ere zehazten ditu, baita horietako bakoitzaren ezaugarriak xehetasunez aletu ere. Bigarrenean, berriz, hiztegi zabal bat dator, 678 sarreraz eta 54 azpisarreraz osatua; gainera, berba bakoitzaren hedadura eta mugak ahalik eta zorrotzen zehaztu dira, zein herri eta eskualdetan erabiltzen den adieraziz. Bestalde, liburuaren osagai ezinbestekoa dira bertan ageri diren ia 100 mapak, beste horrenbeste hizkuntz ezaugarri edo hitzen hedaduraren berri ematen digutenak modu guztik grafikoan.



KOLDO ZUAZO

Koldo Zuazok Errenteriako Udalak antolatutako “Koldo Mitxelena. I. Ikerketa Saria” irabazi zuen 1989an, Arabako euskara izeneko saio bati esker. Harrezkero ere maiz aritu da gai horretaz, Arabako euskararen iragan iluna argitu nahian. Beste urrats bat egin du saio honetan; zinez urrats sendoa eta esanguratsua. 





[2017]
[2014]
[2012]
[2005]





  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria