Hemeroteka
EZTABAIDA
Helduen literatura
Erosi : 25,00 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9027-544-3
Urtea: 2016
 

TXILLARDEGIREN BORROKA ABERTZALEA

PAKO SUDUPE ELORZA
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia

Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi (Donostia 1929-2012): ingeniari, piano-jotzaile, eleberrigile, hizkuntzalari, ekintzailea… XX. mendearen bigarren erdian Euskal Herriaren norabidea sakonkien markatu duten pertsonetako bat: literaturaren berritzailea, Europako haizeen ekarlea, euskara batuaren bideratzailea, Ekin eta gero ETAren sortzaileetakoa… Nortasun alde askotako horretan, Txillardegi politikariari erreparatu dio Pako Sudupek, haren eginak eta batez ere idatziak xeheki aztertuz, ikuspegi bikoitz honetatik: batetik, hainbat gai giltzarriren inguruan hartutako jarrera erakutsiko digu: arraza, eliza, hizkuntza, klase-borroka, indarkeriak… Bestetik, kronologikoki egin zuen ibilbidea agertzen digu: Ekinetik ETAra, erakunde armatua uztea, ESB, HB, Aralar, ANV… Borrokalari eta polemista nekagaitza izan zen Txillardegi, intelektual konprometitu eta ongi prestatua, bere ideien alde koherentziaz eta zintzotasunez jardun zuena beti, aberri aske eta euskaldunaren ametsa gauzaturik ikusi gabe baina helburuaren iparrorratza argi seinalaturik.



PAKO SUDUPE

Pako Sudupe (Azkoitia, 1959). Euskal Ikaskeketan doktorea. Urtetan helduen euskalduntzean aritua, gaur egun administrazioan euskararen normalizazioan egiten du lana. XX. mendearen erdialdeko euskal kultura ikertzen eta ezagutzera ematen nabarmendu da: Nemesio Etxaniz, Piarres Lafitte, Etienne Salaberry, Jokin Zaitegi…





[2016]





  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria