Hemeroteka
EZTABAIDA
Helduen literatura
Erosi : 30,00 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9027-297-8
Urtea: 2014
 

HISTORIA, ARRAZA, NAZIOA

JOXE AZURMENDI OTAEGI
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia

Egia unibertsal eta eztabaidagabetzat hartzen direnetako asko gezur interesatuak edo gaizki-ulertu zabalduak izaten dira maiz (biak batera, gehienetan). Halako zerbait gertatzen da nazioaren kontzeptu aleman eta frantses direlakoekin: lehena erromantikoa eta bigarrena liberala (iritzi orokortu horren arabera); bata odolean, hizkuntzan, ohituretan oinarritua, eta bestea lurralde berean bizi diren gizonemakumeen borondate komunean, omen.

Uste horren jatorri eta bilakaera aztertu du Joxe Azurmendik, bereziki Ernest Renan pentsalari bretoiaren idatziak arakatuz, baita XIX. mendeko intelektual frantses eta alemanen arteko polemika ugariak ere. Arraza, historia eta nazioaren arteko harreman konplexu eta askotarikoak xehekiro miatuaz, ideia horien garapen eta eragin zabala ikusiko dugu, baita Europaren bi mendeko historian utzi duen arrasto sakona ere: nazionalismoak, gerrak, inperialismoa, arrazismoa…



JOXE AZURMENDI

Joxe Azurmendi Otaegi (Zegama, 1941) Filosofiako irakasle katedraduna da EHUn, Jakin taldeko partaidea eta euskal saiogilerik zorrotz eta berritzaileena. Bere produkzio oparotik, aipa ditzagun azken aldiko liburuak: Gizona abere hutsa da, Gizaberearen bakeak eta gerrak, Espainolak eta euskaldunak, Demokratak eta biolentoak, Oraingo gazte eroak, Teknikaren meditazioa, Euskal Herria krisian, Etienne Salaberry: bere pentsamenduaz, Espainiaren arimaz, Volksgeist-Herri gogoa: Ilustraziotik Nazismora, Humboldt: hizkuntza eta pentsamendua, Bakea Gudan: Unamuno, historia eta karlismoa, Barkamena, kondena, tortura.





[2017]
[2014]
[2012]
[2009]
[2007]
[2006]
[1999]
[1998]
[1991]





  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria