Hemeroteka
EZTABAIDA
Helduen literatura
Erosi : 20,00 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-15337-21-8
Urtea: 2011
 

EUSKAL HERRIA - ERREALITATEA ETA UTOPIA

PAKO ARISTI / JOXE AZURMENDI / BRIAN CURRIN / JOSEBA ZULAIKA / JUAN JOSE IBARRETXE
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Zer da Euskal Herria? Eta zer nahi dugu izatea? Errealitatearen eta desiraren arteko joko dialektikoa gogorarazten digu izenburuak, baina egileak ez dira lainoetan ibili: proposamen ausartak edo meditazio sakonak eskaintzen dizkigute, nork bere ikuspegitik. Pako Aristik alderdikraziaren kontrako salaketa egiten du, independentzia lortzeko estrategia eraginkor eta berehalako bat eskatzeaz batera. Joxe Azurmendik bereizte mehe eta zehatza egiten digu puri-purian dauden hainbat kontzepturen gainean: adiskidetzea, erruduntasuna, helburuen eta helbideen arteko talka, barkamena, biktima izatea… Brian Currinek munduko beste bake-prozesu batzuetatik ateratako ikasbideak dakarzkigu, nazioarteko komunitateak ekar dezakeen laguntza argitzeaz batera. Juan Jose Ibarretxek etorkizunean demokraziak eskuratu behar dituen eremu berriak aldarrikatzen ditu: emakumeen partehartzea, produkzio-eredu berriak, ekologiaren errespetua, eta herrien erabakitze-eskubidea. Joseba Zulaikak, azkenik, sorrerako ETAren espiritu kritiko eta hausnartzailea erreibindikatzen du, eta Yoyesen figura goratzen, biolentzia politikoari (ere) uko egiteko eginkizunean.


PAKO ARISTI

Urrestillan jaio zen 1963an. Idazlea eta kazetaritzan lizentziatua, 1985ean argitaratu zuen bere lehen nobela, Kcappo. Geroztik literaturako alor gehienak landu ditu bere liburuetan, hala nola poesia, haur literatura, saiakera periodistikoa, biografiak, gogoeta edota narratiba laburra. Espainiako Kritika Saria eman zioten 1999an. Hedabide askotan kolaboratu du, eta Berriako zutabeak liburu batean bildu zituen, Udan lan egiten zuen gizona izenburupean. Mikel Markez kantariarekin batean hiru ikuskizunetan hartu du parte, musika jotzen eta poemak irakurtzen.
 



[ET AL. ]
Atal honetako edukiak laister izango dituzu eskuragarri.
Barkatu eragozpenak.





 
[2011]
[2007]
[2011]
[2007]





  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria