Hemeroteka
KUKU
Haur literatura
Erosi : 9,80 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9027-756-0
Urtea: 2017
 

PRINTZESA ETA ERGELA

MENDIZABAL ARANBURU, ANTXIÑE / EGURTZA ARRUTI, MAI (IL. )
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia

Printzesa eta ergela, Antxiñe Mendizabal, Mai Egurtza: Kariñeri aitak beti deitu izan dio printzesa, eta amamak ere, jaio zenean, printzesa-izena jarri ziotela esan zien gurasoei. Horregatik jakin nahi izan du betidanik Kariñek benetako printzesa bat ote den.

Urteak igaro dira eta, erantzun bat topatu nahian, Printzesa eta ilarra ipuina berriro irakurtzeko eskatu dio amari, txikitan egiten zuen bezala. Azkenean, ohartu da: ez gaitu edertasunak printzesa bihurtzen, sentiberatasunak baizik, hau da, besteen lekuan jartzeko gaitasunak. Eta hori da, hain justu, istorio honetako ergelari erakutsi behar izan diona.



ANTXIÑE MENDIZABAL

Antxiñe Mendizabal (Zumarraga, 1968), kazetaritza ikasketak egin eta lan horretan urte batzuk aritu ondoren, gaur egun editore lanetan dihardu. Hau da argitaraturiko bere lehenengo literatur lana. Hainbat liburu itzuli ditu eta beste hauen egilea da: II. Errepublika Urretxu eta Zumarragan, Zumarragako Trikitixa, Zumarragako baserriak. Haur literaturari dagokionean, ondorengo liburuak idatzi ditu: Nire amak ez dauka erremediorik, Lotsatia naiz, eta zer?, Katti beti endredatzen, Ametsi tripek hitz egiten diote eta Nire alabak ez dauka erremediorik eta Printzesa guztiek dute bere ipuina.





[2018]
[2017]
[2015]
[2014]
[2013]
[2012]
[2011]
[2010]
[2009]





  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria