Hemeroteka
KUKU
Haur literatura
Erosi : 9,80 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-8331-821-8
Orrialde kopurua: 52
Neurriak: 19 x 15
Urtea: 2002
 

PAKO FAKIRRA

XABIER ETXEBERRIA GARRO / MARTIN ETXEBERRIA GARRO
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
  • Laburpena
Pako Fakirra fakirra zen; bizar luzea, durbantea eta gorputz argala zuen, eta iltze gogorretako ohe batean egiten zuen lo. Zirkuan lan egiten zuen Pako Fakirrak, ezpatak, ganibetak eta burdinazko gauzak eztarritik behera irentsiz. Behin, ordea, Pako gaixotu egin zen: "Burdin gehiegi odolean, Pako", esan zion medikuak, eta debekatu egin zion burdinazko trasteak gehiago irenstea. Eta zer egin dezake Fakir batek burdina ezin badu irentsi? Lanbidez aldatzea izan daiteke irtenbide bat, baina esaiozue hori fakir bati… Horri irtenbidea aurkitzeak buruhauste bat baino gehiago emango dio Pako Fakirrari, baina emango dio, emango dionez.


XABIER ETXEBERRIA

(Zarautz, 1974). Enpresa Zientziak ikasitakoa da. Xabierrek eleberri bat atera du bakarka: Egun denak ez dira berdin. Bere anaiarekin batera, aldiz, haur eta gazteentzako hainbat liburu, eta eleberri: Pako Fakirra, Pako Fakirra eta zokomokordo, Itxoidazu Café de Passy-n eta Ez dadila eguzkia sartu



MARTIN ETXEBERRIA

(Zarautz 1974). Enpresa Zientziak ikasitakoak bi anaiak. Martinek hiru poesia liburu kaleratu ditu bakarka: Katiluaren ipurdia, Bizikleta bat egingo dut zure izenarekin eta Zakurraren poema eta beste hezurrak. Bi anaien artean, aldiz, haur eta gazteentzako hainbat liburu, eta eleberri: Pako Fakirra, Pako Fakirra eta zokomokordo, Itxoidazu Café Passy-n, eta Ez dadila eguzkia sartu.





[2018]
[2015]
[2011]
[2008]
[2006]
[2006]
[2005]
[2004]
[2002]
[2002]
[2018]
[2015]
[2011]
[2008]
[2006]
[2006]
[2005]
[2004]
[2002]
[2002]


Omarrek denetik saltzen zuen: ogia, esnea, egunkaria, bizarra mozteko labana finak, oilasko erreak… Harrigarria zen nola sartzen ziren hainbeste gauza hain leku txikian! Izan ere, bere denda gure aitonaren ganbara baino txikiagoa zen. Eta, hala ere, ez zegoen ezer Omarrek ez zeukanik…



  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria