Hemeroteka
KUKU
Haur literatura
Erosi : 10,50 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-8331-704-4
Orrialde kopurua: 60
Neurriak: 19 X 15
Urtea: 2000
 

DURANGO, DURANGO

JUAN KRUZ IGERABIDE SARASOLA
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
  • Laburpena
Oilar eta oilanda durangar biren maitasun istorioa duzue hau. Oilarra, Patxito dotorea, Bizkaiko Durangokoa da eta oilanda, Lupita ederra, Mexikoko Durangokoa. Bata bestearentzat eginak daude Patxito eta Lupita, eta, bi Durangoak hain urruti egon arren, halabeharrak elkartuko ditu bi maitaleak. Baina elkartzea ez zaie nahi bezain erraza gertatuko, Lupitaren aita, Pantxo oilar bibote luzea, ez baitago prest bere alaba kuttuna edozein oilarbustiri emateko.


JUAN KRUZ IGERABIDE

Adunan jaioa 1956an, haur literaturako ikerlea da, batetik, eta sortzailea, bestetik. EHUn irakaslea, Filologiako doktorea, Bularretik mintzora argitaratu zuen 1993an, haur literaturaren ahozko tradizioaren ikerketa.

Sormen lanean genero ugari landu ditu, batez ere haur/gazte literaturan, eta bereziki hauentzako poesia, hala nola Mailu isila, Begi-niniaren poemak edo Hosto gorri, hosto berde. Helduentzat Hauts bihurtu zineten eleberria argitaratu du, frankismoaren eta trantsizioaren kronika.
 
Bere lehenengo ipuinak argitaratu zituenetik (Notre Dameko oihartzunak, Elkar, 1984; Bizitzarekin solasean, Elkar 1988), haurrei zuzendutako ipuin eta poema liburu ugari idatzi ditu. Hauek dira azken urteean argitaratutako hainbat: Pikoak (Elkar, 1995); Tilin - talan (Elkar, 1998); Helena eta arrastiria (Elkar, 1999); Atea kox - kox (Elkar, 1999); Ametsontzi (Elkar, 1999); Ondojoan (Elkar, 2000); Durango, Durango (Elkar, 2000); Dantzariño haserre (Elkar, 2000); Mintzo naiz isilik... (Elkar, 2001); Txan magoa, hitz magikoen bila (Elkar, 2002); Txan magoa, ziri magikoa lapurtu ziotenekoa (Elkar, 2003); Txan magoa, zirkus - zirkus! (Elkar, 2004); Munduko ibaien poemak (Elkar, 2004); Sugegorria (Elkar, 2004); Txan magoa, dedi mago ospetsua (Elkar, 2005); Joxe panpin jostailu saltzaile fin (Elkar, 2005); Olentzeroren malutak (Elkar, 2007); Amilami, laminen istoriak (Elkar, 2008), Printzesa begizulo (Elkar, 2009), Misterioa argitu arte (Elkar, 2010), Irribarrea zabaltzeko ipuinak (Elkar, 2011) eta Serio demonio (Elkar, 2012).





[2018]
[2012]
[2011]
[2010]
[2009]
[2008]
[2007]
[2005]
[2005]
[2004]
[2004]
[2004]
[2003]
[2002]
[2001]
[2000]
[2000]
[2000]
[1999]
[1999]
[1999]
[1998]
[1995]
[1989]
[1989]


Oilar eta oilanda durangar biren maitasun istorioa duzue hau. Oilarra, Patxito dotorea, Bizkaiko Durangokoa da eta oilanda, Lupita ederra, Mexikoko Durangokoa. Bata bestearentzat eginak daude Patxito eta Lupita, eta, bi Durangoak hain urruti egon arren, halabeharrak elkartuko ditu bi maitaleak. Baina elkartzea ez zaie nahi bezain erraza gertatuko, Lupitaren aita, Pantxo oilar bibote luzea, ez baitago prest bere alaba kuttuna edozein oilarbustiri emateko.



  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria