Hemeroteka
XAGUXAR
Haur literatura
Erosi : 14,50 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9027-869-7
Urtea: 2018
 

NERBIOI ZINEMAKO MISTERIOA

AROSTEGI CASTRILLO, GAIZKA / HIDALGO GARCIA, BRUNO (IL. )
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia

Nerbioi zinemako sekretua. Gaizka Arostegi. Bruno Hidalgo Garcia (Il.)
Istorio liluragarri hau zinema-areto baten barruan gertatzen da. San Joan gaua heldu da Nerbioiko ibar ezkerrera eta gure protagonistak, Dani, Irene eta Simon, egunsentian eraitsiko duten areto zahar batean sartu dira, lekua azkeneko aldiz ikusi asmoz. Ustekabean, antzinako film batetik sortua dirudien pertsonaia bitxi batek fardel misteriotsu bat eman die. Gaztetxoek, abenturazko filmetan bezala, misio sekretu bat eraman beharko dute aurrera zinemaren magia amaitu ez dadin. Errealitatea eta zinemaren xarma uztartzen ditu kontakizun honek eta irakurleak, orrialdeotan, pantaila batean bezala, ikusiko ditu igarotzen zinemazale asko eta asko liluratu dituzten filmetako pertsonaiak.



GAIZKA AROSTEGI

Gaizka Arostegi Castrillo (Portugalete, 1965). Zuen adinekoa nintzenean, oso gustuko nuen Nerbioiko itsasadarreko ertzetatik nora ezean ibiltzea, itsasontziei so, haietako batean polizoi sartu eta urrutira nindoala amesten. Denbora pasa da, eta geroztik, hainbat liburu idatzi ditut eta familia zoragarria daukat. Gaur, maiz etortzen zaizkit gogora, bihotzera, haurtzaroko kontuak, auzo xume eta alai hartako lagunen komeriak. Orrialde hauetan ia desagertua dagoen mundu hura konpartitu nahi dut zuekin. Zuek ongi pasatzea, zertxobait hunkitzea, irri edota malkoren bat egitea lortzen badut, pozarren sentituko naiz.





[2018]
[2014]
[2012]
[2012]





  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria