Hemeroteka
XAGUXAR
Haur literatura
Erosi : 14,30 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9027-819-2
Urtea: 2018
 

GREGORIO KATARRINO

IGERABIDE SARASOLA, JUAN KRUZ / EIBAR ZUGAZABEITIA, EIDER (IL)
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia

Gregorio katarrino, Juan Kruz Igerabie, Eider Eibar (ilustratzailea): Ispilu-joko bat proposatzen digu idazleak ipuin honetan: Gregorio mutil kozkorrak ispiluan bere burua tximino katarrino bihurturik ikusiko du. Haren lekua hartu, eta, Alizia bezala, ispiluaz bestalde dagoen herrialde miresgarri batera joango da. Era berean, katarrinoak Gregorioren lekua hartuko du, eta haren tximinokeriek inguruko guztiak, etxekoak, eskolakoak nahiz lagunartekoak, asaldatuko dituzte, ia erotzeraino.

Fantasiaz betetako ipuin argi eta dibertigarri honek bidaia zorigarri batean murgildu eta errealitatea susmopean jartzera gonbidatzen ditu irakurle azkar eta irudimentsuak.

 



JUAN KRUZ IGERABIDE

Adunan jaioa 1956an, haur literaturako ikerlea da, batetik, eta sortzailea, bestetik. EHUn irakaslea, Filologiako doktorea, Bularretik mintzora argitaratu zuen 1993an, haur literaturaren ahozko tradizioaren ikerketa.

Sormen lanean genero ugari landu ditu, batez ere haur/gazte literaturan, eta bereziki hauentzako poesia, hala nola Mailu isila, Begi-niniaren poemak edo Hosto gorri, hosto berde. Helduentzat Hauts bihurtu zineten eleberria argitaratu du, frankismoaren eta trantsizioaren kronika.
 
Bere lehenengo ipuinak argitaratu zituenetik (Notre Dameko oihartzunak, Elkar, 1984; Bizitzarekin solasean, Elkar 1988), haurrei zuzendutako ipuin eta poema liburu ugari idatzi ditu. Hauek dira azken urteean argitaratutako hainbat: Pikoak (Elkar, 1995); Tilin - talan (Elkar, 1998); Helena eta arrastiria (Elkar, 1999); Atea kox - kox (Elkar, 1999); Ametsontzi (Elkar, 1999); Ondojoan (Elkar, 2000); Durango, Durango (Elkar, 2000); Dantzariño haserre (Elkar, 2000); Mintzo naiz isilik... (Elkar, 2001); Txan magoa, hitz magikoen bila (Elkar, 2002); Txan magoa, ziri magikoa lapurtu ziotenekoa (Elkar, 2003); Txan magoa, zirkus - zirkus! (Elkar, 2004); Munduko ibaien poemak (Elkar, 2004); Sugegorria (Elkar, 2004); Txan magoa, dedi mago ospetsua (Elkar, 2005); Joxe panpin jostailu saltzaile fin (Elkar, 2005); Olentzeroren malutak (Elkar, 2007); Amilami, laminen istoriak (Elkar, 2008), Printzesa begizulo (Elkar, 2009), Misterioa argitu arte (Elkar, 2010), Irribarrea zabaltzeko ipuinak (Elkar, 2011) eta Serio demonio (Elkar, 2012).





[2018]
[2012]
[2011]
[2010]
[2009]
[2008]
[2007]
[2007]
[2005]
[2005]
[2004]
[2004]
[2004]
[2003]
[2002]
[2001]
[2000]
[2000]
[2000]
[1999]
[1999]
[1999]
[1998]
[1995]
[1989]
[1989]





  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria