Hemeroteka
XAGUXAR
Haur literatura
Erosi : 11,50 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9027-708-9
Urtea: 2017
 

ARMIARMAK PARAPENTEAN

AIERTZA REMENTERIA, MARIBEL / MITXELENA ERIZE, JOKIN (IL. )
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia

Maribel Aiertza + Jokin Mitxelena (IL.), Armiarmak parapentean: Kuluku gainean haize leun gozo batek orrazten ditu belar eta zuhaixkak. Lekua eta eguraldia aproposak dira parapenteak probatzeko eta horretarako daude hantxe Gabriela eta Abelardo armiarma parea. Talaia eder hartatik aztertu dute hiria eta erabaki dute erroskila itxurako teilaturik gabeko etxe biribil handian hartuko dutela lur: zezen-plazan. Bidean, ordea, galdu egingo dira eta nahikoa lan izango dute berriz elkartzeko. Bi armiarmen ikuspegitik hainbat abentura bizitzera eta animaliei gizakiei buruz gogoeta egitera eramango du irakurlea ipuin honek.

 



MARIBEL AIERTZA

Maribel Aiertza Rementeria (Etxebarria,1962) Berriatun bizi da. Lertxundi, euskaradun arte unibertsala saiakera-liburua, (argitalpen hoberenaren 1989 Euskadi saria) idatzi eta argitaratu zuen Mikel Lertxundi eskultorearekin elkarlanean, eta Berriatuko Urepel herri aldizkaria sortu eta gidatu zuen (2001- 2008). Kolaboratzaile gisa aritu izan da ikas-liburugintzan, Giltza argitaletxean. Idazle Eskolako ikasle izandakoak Luma Berrien Eleak aldizkarian eta Gara egunkariko Mugalari gehigarrian zenbait narrazio argitaratu ondoren, Tigreak hondartzan eleberria kaleratu zuen. Haur literaturan, Mara eta izar-saltzailea kaleratu zuen lehenengo, eta ondoren Munstro bat edukiontzian.





[2017]
[2014]
[2010]





  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria