Hemeroteka
XAGUXAR
Haur literatura
Erosi : 11,30 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9027-361-6
Urtea: 2015
 

HAU EZ DA ZOO BAT!

ALAINE AGIRRE GARMENDIA / IRATXE LOPEZ DE MUNIAIN (IL.)
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia

Malenek betidanik nahi izan du animaliaz inguraturik bizi, baina kaleko pisu batean ez da erraza, eta gurasoek ez dituzte ikusten eragozpenak baino. Oztopoak oztopo, Malenek aurrera egingo du. Lehenengo, ikasgelako landare eta animaliak zainduz. Gero, andereño Anak oparitutako arrain parea gobernatuz. Eta ondoren etorriko direnak…


Abenturaz, umorez eta samurtasunez beteriko istorioa idatzi du Alaine Agirrek, animaliek ematen duten poza eta, era berean, eskatzen duten ardura erakusten dituena, eta liburu honek irabazi du haur literaturako Xabier Lizardi saria.



ALAINE AGIRRE

 Alaine Agirre Garmendia 1990ean jaio zen Bermeon. Fisika eta Filologia ikasketak hasi zituen, baina horiek utzi eta idaztera emana bizi da gaur. Haurrentzako hainbat kontakizun idatzi ditu, eta  horiei esker zenbait sari irabazi, hala nola Lizardi eta  Lazarillo. Helduentzat, berriz, bi nobela idatzi ditu gaur arte.





[2017]
[2017]
[2016]
[2016]
[2015]
[2015]
[2015]
[2014]
[2014]
[2014]
[2013]





  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria