Hemeroteka
XAGUXAR
Haur literatura
Erosi : 13,00 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9027-313-5
Urtea: 2014
 

MUNDUA BALOI BATEAN (2014 MIKEL ZARATE SARIA)

PATXI ZUBIZARRETA DORRONSORO / ELENA ODRIOZOLA BELASTEGI (ILUSTRATZAILEA)
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia

Nikolas eta Kepa aurrez aurre daude. Nikolasek Kepari gola sartu nahi dio, besteak beste karramarro eta kakanarru deitzen diolako. Baina gol mundial hori sartu nahian, mutikoa atzeraka ibiltzen hasiko da, atzeraka, bai, abiada egokia hartu ahal izateko. Eta, joan, joan, beti joan, atzera, atzera, beti atzera, Nikolasek oso bidaia luzea eta arriskutsua egingo du, ia barregarri geratzeraino… Eskerrak hiru lagun –edo kasik lau– bitxi eta berezi ondoan izango dituen! Alabaina, geratuko al zaio indarrik, berak nahi duen bezalako txuta egiteko?

Mikel Zarate haur literaturako saria irabazi du lan honekin Patxi Zubizarretak. Edertasunez eta jolasez gainezka egiten duen kontakizun honetan, errealitatea eta fantasia abilezia handiz nahastu ditu idazleak. Elena Odriozolaren ilustrazioek, dotorezia handiz, areagotu baino ez dute egin idazlearen asmazio burutsua.



PATXI ZUBIZARRETA

Ordizian jaioa 1964ean, Euskal Filologian lizentziatua da obra aberatsa osatu duen idazle hau. Batez ere haur eta gazte literaturan da ezaguna, lan horren emaitza izan delarik bi aldiz alor bereko Euskadi Saria lortzea. Halere, helduentzat argitaratu ditu nobelak eta ipuinak. Itzulpengintzan aritua da, baita hainbat egunkari eta aldizkaritan idazten ere. Azken urteotan jende aurrean irakurri ditu bere testuak, hainbat musikariren laguntzarekin, hala nola Jabier Muguruza, Pello Ramirez edo Mikel Urdangarinekin. Bere liburu asko itzuli dira hainbat hizkuntzetara.
 
Bere lanetako batzuk: Ilargia ditarean (1996, Elkar); Ostiraletako opila (1998, Elkar); Gutun harrigarri bat (1998, Elkar); Markos kantinera (2002, Elkar); Ametsetako mutila (2003, Elkar); Atxiki sekretua (2004, Elkar); Zazpigarrena eta azkena (2005, Elkar), Mundua baloi batean (2014, Elkar), Elefante bat hegan (2015, Elkar).  





[2016]
[2015]
[2015]
[2014]
[2005]
[2004]
[2003]
[2002]
[1998]
[1998]
[1996]





  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria