Hemeroteka
XAGUXAR
Haur literatura
Erosi : 17,45 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9027-115-5
Urtea: 2013
 

SIMON IPUINEN MUNDUAN

ARRATE EGAÑA GIMENEZ / IÑAKI G. HOLGADO (ILUSTRATZAILEA)
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia

Zoritxarrekoa sentitzen da Simon, gurasoek ez diote jaramonik egiten, eta eskolakideek ere ez (Maider  kenduta). Horregatik eroriko da egun batez Ipuinen Mundura: han bizi dira Txanogorritxo, Peter Pan, Lamiak, Merlin, Aladino... eta haien artean, ipuin batetik bestera mugituz, bera bezala bizidunen mundutik joandako haur “zorigabeak”. Bizitzak abentura etengabea dirudi Ipuinen Munduan, baina han ere arazoak sortuko dira, gehiegi baitira zorigabeak, eta haiei erasotzen hasiko dira ipuin batzuetako protagonistak.

Bi planotan kontatuta dago nobela: errealitatearena batetik, Simonen familia eta eskolako arazo eta gorabeherekin, eta Literaturaren planoa bestetik, mundu osoko hainbat ipuinen bidez; ederki josi dute bi maila horien arteko lotura Arrate Egañaren historiak eta Iñaki Holgadoren ilustrazioek.



ARRATE EGAÑA

Errenterian jaio zen 1963an eta Bermeon bizi da 1991 urteaz geroztik. Filologia Hispaniarra ikasi ondoren, zenbait institututan ibili zen irakasle. Gaur egun ISEI-IVEI erakundean lan egiten du. Gaztetatik gustuko izan du idaztea, eta bilduak ditu sari eta argitalpen batzuk. 1988an "Bapore saria" irabazi zuen Printzesa puzkertia narrazioarekin.
 
Bere lanen artean: Benetako pirata (2001, Elkar); Kixmi elurpean (2005, Elkar); Hizkuntza sekretuak (2008, Elkar), Paradisua (2012, Elkar), Familia berria (2012, Elkar).





[2015]
[2013]
[2012]
[2012]
[2008]
[2005]
[2001]





  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria