Hemeroteka
XAGUXAR
Haur literatura
Erosi : 11,25 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9027-015-8
Urtea: 2012
 

MEMORIAREN ZUHAITZA

PELLO AÑORGA LOPEZ / JOKIN MITXELENA ERITZE (ILUSTRATZAILEA)
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia

Oroimenaren garrantzia azpimarratu nahi du liburu honek. Gertaera historikoen oroitzapenak herri baten bizitzan duen inportantziaren antzera, familia baten bilakaeran ere esanahi berezia du nondik datorren eta zer bizi izan duen gogoratzeak. Aitonak bilobari kontatuko dio arbola berezi batek bere bizialdian izan duen eragina, eta ondorengo belaunaldiei transmititu nahi die maitasun hori.



PELLO AÑORGA

Pello Añorga Oiartzunen jaio zen 1956an. Donostiako Irakasle Eskolan ikasi ondoren, irakasle lanetan aritu zen Oiartzungo Ikastolan. Ikastola 1986an utzi eta ipuinak kontatzen hasi zen, batzuetan bakarrik eta besteetan marrazkilariek edota musikalariek lagunduta. Bide batez, Mondragon Unibertsitatean, Eskoriatzako Irakasle Eskolan, Haur Liburu Mintegiaren sortzailenetako bat izan zen. Idazle modura, haur literatura landu ohi du; ipuinak, batik-bat, baina baita poesia ere.





[2017]
[2017]
[2016]
[2016]
[2015]
[2014]
[2013]
[2012]
[2010]
[2009]
[2002]
[2000]
[1999]
[1999]
[1999]
[1991]





  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria