Hemeroteka
XAGUXAR
Haur literatura
Erosi : 12,30 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-436-0
Urtea: 2006
 

LESTERREN LOGIKA

HARKAITZ CANO JAUREGI
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
  • Laburpena
Lesterrek logika oso arrazoizkoa du, baina batzuetan ez da erraza baten logika besteei ulertaraztea. Lester, izan ere, mutiko serio bat da, nahiz eta umore handia izan, eta hamar urte betetzeko amorratzen dago, hamar urterekin ume bat gazte serioa bilaka litekeelako, eta denek serio har dezaten aukera gehiago dituelako. Gazte serio bat izango da laster Lester. Galtzetako patriketan harriak eramatea, esaterako, oso logikoa da Lesterrentzat, baina ez bere amarentzat, amak ez baitu konprenitzen haize handia dabilenean zer garrantzitsuak diren poltsikoak harriz beteta eramatea; hartara, haizeak ezin baitzaitu eraman. Bere logikak bultzaturik oso arrazonamendu interesgarriak egiten ditu Lesterrek: Normalaren antonimoa da berezia eta denok gara bereziak. Baina horrek ez du esan nahi anormalak garenik.


HARKAITZ CANO

Lasarten jaioa 1975ean, Zuzenbidean lizentziatu zen. 1993an Lubaki Banda literatur taldeko sortzaileetakoa izan zen, Euskal Herrian izan den abanguardiako azken kolektiboa. Hainbat hedabidetan kolaboratzeaz gain, irrati, telebista edota komikietako gidoilaria ere bada. Poesiarekin estreinatu zen, baina ipuinekin eta nobelekin lortu du arrakasta. Belarraren ahoa nobelak Euskadi Saria eskuratu zuen 2005ean. Bere ipuinak hedabide askotan argitaratu dira. Parisen eta New Yorken bizitakoa da, eta espazio fisiko horiek izugarrizko eragina dute haren literaturgintzan.
 
Bere lanen artean: Bizkarrean tatuaturiko mapak (1998, Elkar); Itsasoa etxe barruan (2003, Elkar); Omar dendaria (2005, Elkar); Lesterren logika (2006, Elkar); Zinea eta literatura (2008, Elkar). 





[2016]
[2008]
[2006]
[2005]
[2003]
[1998]


Lesterrek logika oso arrazoizkoa du, baina batzuetan ez da erraza baten logika besteei ulertaraztea. Lester, izan ere, mutiko serio bat da, nahiz eta umore handia izan, eta hamar urte betetzeko amorratzen dago, hamar urterekin ume bat gazte serioa bilaka litekeelako, eta denek serio har dezaten aukera gehiago dituelako. Gazte serio bat izango da laster Lester. Galtzetako patriketan harriak eramatea, esaterako, oso logikoa da Lesterrentzat, baina ez bere amarentzat, amak ez baitu konprenitzen haize handia dabilenean zer garrantzitsuak diren poltsikoak harriz beteta eramatea; hartara, haizeak ezin baitzaitu eraman. Bere logikak bultzaturik oso arrazonamendu interesgarriak egiten ditu Lesterrek: Normalaren antonimoa da berezia eta denok gara bereziak. Baina horrek ez du esan nahi anormalak garenik.



  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria