Hemeroteka
XAGUXAR
Haur literatura
Erosi : 8,25 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-8331-902-4
Orrialde kopurua: 64
Neurriak: 18,5X13
Urtea: 2002
 

TXINPARTAREN IZAKIAK

PELLO AÑORGA LOPEZ
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Kontakizun mitologiko batekin datorkigu Pello Añorga, aspaldiko garaietara, munduaren sorrerara, eramaten gaituena. Izan ere, gaur egun ere, aspaldian bezala, egunak joan eta gauak etorri, gauza bat gertatzen da, oso ilun gertatzen dela mundua, batere argirik gabe. Eta gertatzen da, poliki-poliki, ahultzen hasten direla izakiak, moteltzen eta ahitzen, erabat itzaliak sentitu arte, hitzik eta mugimendurik gabe. Belarrak eta zuhaitzak ez dira hazten gehiago, erreka ur jariorik gabe gelditzen da, hegaztia airerik gabe… denak geldi, zirkinik egin gabe, zer egin ez dakigula, batere txinpartarik gabe.


PELLO AÑORGA

Pello Añorga Oiartzunen jaio zen 1956an. Donostiako Irakasle Eskolan ikasi ondoren, irakasle lanetan aritu zen Oiartzungo Ikastolan. Ikastola 1986an utzi eta ipuinak kontatzen hasi zen, batzuetan bakarrik eta besteetan marrazkilariek edota musikalariek lagunduta. Bide batez, Mondragon Unibertsitatean, Eskoriatzako Irakasle Eskolan, Haur Liburu Mintegiaren sortzailenetako bat izan zen. Idazle modura, haur literatura landu ohi du; ipuinak, batik-bat, baina baita poesia ere.





[2017]
[2017]
[2016]
[2016]
[2015]
[2014]
[2013]
[2012]
[2010]
[2009]
[2002]
[2000]
[1999]
[1999]
[1999]
[1991]





  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria