Hemeroteka
XAGUXAR
Haur literatura
Erosi : 9,85 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-8331-569-9
Orrialde kopurua: 104
Neurriak: 18,5 x 13
Urtea: 1999
 

ATEA KOX-KOX

JUAN KRUZ IGERABIDE SARASOLA
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Eskolarako bidean, neska-mutiko batzuek elizako atea jo zuten, kox-kox. Eta eskale itxurako agure bizarzuri bat atera zitzaien. Hura ustekabea! Agure hark ipuinez eta poemaz betetako koaderno bat eman zien neska-mutikoei. Hementxe dauzkazu koaderno hartako kontuak: zaldi beltz baten gainean ibiltzen zen Lazedemon pertsonaia beldurgarria, porru eta arrautza ustelekin egindako gerra, Miel Eztin sukaldari xelebrea, oporretara joan nahi zuten abereak... Baina nor ote zen eskale itxurako agure bizardun hura?


JUAN KRUZ IGERABIDE

Adunan jaioa 1956an, haur literaturako ikerlea da, batetik, eta sortzailea, bestetik. EHUn irakaslea, Filologiako doktorea, Bularretik mintzora argitaratu zuen 1993an, haur literaturaren ahozko tradizioaren ikerketa.

Sormen lanean genero ugari landu ditu, batez ere haur/gazte literaturan, eta bereziki hauentzako poesia, hala nola Mailu isila, Begi-niniaren poemak edo Hosto gorri, hosto berde. Helduentzat Hauts bihurtu zineten eleberria argitaratu du, frankismoaren eta trantsizioaren kronika.
 
Bere lehenengo ipuinak argitaratu zituenetik (Notre Dameko oihartzunak, Elkar, 1984; Bizitzarekin solasean, Elkar 1988), haurrei zuzendutako ipuin eta poema liburu ugari idatzi ditu. Hauek dira azken urteean argitaratutako hainbat: Pikoak (Elkar, 1995); Tilin - talan (Elkar, 1998); Helena eta arrastiria (Elkar, 1999); Atea kox - kox (Elkar, 1999); Ametsontzi (Elkar, 1999); Ondojoan (Elkar, 2000); Durango, Durango (Elkar, 2000); Dantzariño haserre (Elkar, 2000); Mintzo naiz isilik... (Elkar, 2001); Txan magoa, hitz magikoen bila (Elkar, 2002); Txan magoa, ziri magikoa lapurtu ziotenekoa (Elkar, 2003); Txan magoa, zirkus - zirkus! (Elkar, 2004); Munduko ibaien poemak (Elkar, 2004); Sugegorria (Elkar, 2004); Txan magoa, dedi mago ospetsua (Elkar, 2005); Joxe panpin jostailu saltzaile fin (Elkar, 2005); Olentzeroren malutak (Elkar, 2007); Amilami, laminen istoriak (Elkar, 2008), Printzesa begizulo (Elkar, 2009), Misterioa argitu arte (Elkar, 2010), Irribarrea zabaltzeko ipuinak (Elkar, 2011) eta Serio demonio (Elkar, 2012).





[2018]
[2012]
[2011]
[2010]
[2009]
[2008]
[2007]
[2005]
[2005]
[2004]
[2004]
[2004]
[2003]
[2002]
[2001]
[2000]
[2000]
[2000]
[1999]
[1999]
[1999]
[1998]
[1995]
[1989]
[1989]





  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria