Hemeroteka
BRANKA
Gazte literatura
Erosi : 12,25 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-8331-245-2
Orrialde kopurua: 136
Neurriak: 20 X 12,5
Urtea: 1998
 

OBSEXUEN KLUBA

XABIER MENDIGUREN ELIZEGI
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
"Zer da Obsexuen Kluba"?, galdetuko duzue; edo, beharbada eta lehenago: zer da "obsexu" bat? Ba, obsexu bat, ia izenetik bertatik asma litekeen bezala, egun osoan sexuaz pentsatzen ari den norbait da, sexuaz obsesionaturakoa, obseso sexuala deitu ohi zaiona, alegia. Horixe da, hitz batean esanda, obsexua. Hitza ez duzue inongo hiztegitan topatuko, guk geuk asmatu genuelako, Obsexuen Klubekoek.
Orain seguru denok jakin nahian ibiliko zaretela, nork osatzen duen kluba, zein diren bere ekintzak eta arauak, edo zer egin behar den bertako kide izateko, ez da hala? Lasai, dena jakingo duzue eta. Filme batek esaten zuen bezala, obsexuez jakin nahi eta galdetzera ausartzen ez zineten guztia.


XABIER MENDIGUREN

Donostian 1964an jaioa den arren bizitza osoa Beasainen daraman idazle honek bi filologia lizentziatura dauzka, euskaran eta hispanikoan. Lanbidez editorea Elkar argitaletxean, gazte nahiz helduentzako literatur arduraduna da.

Bere sormen lanean ia genero guztiak landu ditu, haur edo gazte literatura, ipuingintza, nobela edota antzerkia, azken hau 90. hamarkadatik utzia baldin badauka ere. Idazle oparoa, urtero irakurleei hutsik egiten ez diena, sariek ere ugari bisitatu dute bera, besteak beste Lizardi, Toribio Altzaga edota Donostia Hiria sariak lortuz.
 
Bere lanen artean: Karakolaren barruan (2005, Elkar); Bihotz gosetien kluba (2005, Elkar); Karabana batean bizi naiz (2006, Elkar); Arima enkoniatuak (2006, Elkar); Lierni eta Marrokoa (2007, Elkar);Elvis hil zen urtean (2007, Elkar); Miss txatarra (2007, Elkar); Tatuaje bat daukat, eta zer? (2008, Elkar); Itsasoko loti ederra (2009, Elkar); Joxemeren asmazioak (2009, Elkar), Vikingoen sorterrira (2010, Elka), Hiru triku, hiru truku (2010), Buelta bat aitontxuarekin (2010, Elkar), Sakoneta (2011, Elkar), Motozerra (2011, Elkar), Pobreak gara eta zer? (2012, Elkar), Kulerozahar (2012, Elkar), Printzesa txisontzia (2014, Elkar).





[2018]
[2018]
[2017]
[2017]
[2016]
[2015]
[2015]
[2014]
[2014]
[2012]
[2012]
[2011]
[2011]
[2011]
[2010]
[2010]
[2010]
[2010]
[2009]
[2009]
[2008]
[2007]
[2007]
[2007]
[2006]
[2006]
[2005]
[2005]
[2004]
[2003]
[2002]
[2001]
[2001]
[2000]
[1999]
[1999]
[1998]
[1998]
[1998]
[1998]
[1998]
[1998]
[1998]
[1998]
[1997]
[1996]
[1995]
[1993]
[1992]





  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria