Hemeroteka
BRANKA
Gazte literatura
Erosi : 11,00 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-8331-366-4
Orrialde kopurua: 120
Neurriak: 18 X 12,5
Urtea: 1998
 

PATAKON

XABIER MENDIGUREN ELIZEGI
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Bizkaiko mendietan izan zen bidelapur eskuzabal bat, aberatsei ostutakoa behartsuen artean banatzen zuena, esaera zaharrak dioen bezala: “Patakon, daukanari kendu, ez daukanari emon”. Halako batean, ordea, Gaztelako tropak atzetik datozkiela, ihesari emango diote Patakonek eta bere lagunek, eta Karibe itsasoan lanbide zaharra berrituz, pirata bizimoduari ekin. Bidelapurrak itsaslapur bihurtuta, hainbat abentura eta gorabehera izango ditu Patakonek Antilla alde hartan: batekin eta bestearekin borrokatu beharra, altxorrak irabazi eta galtzea, maitasunaren gazi-gozoak eta behin eta berriz hilzorian egotea.


XABIER MENDIGUREN

Donostian 1964an jaioa den arren bizitza osoa Beasainen daraman idazle honek bi filologia lizentziatura dauzka, euskaran eta hispanikoan. Lanbidez editorea Elkar argitaletxean, gazte nahiz helduentzako literatur arduraduna da.

Bere sormen lanean ia genero guztiak landu ditu, haur edo gazte literatura, ipuingintza, nobela edota antzerkia, azken hau 90. hamarkadatik utzia baldin badauka ere. Idazle oparoa, urtero irakurleei hutsik egiten ez diena, sariek ere ugari bisitatu dute bera, besteak beste Lizardi, Toribio Altzaga edota Donostia Hiria sariak lortuz.
 
Bere lanen artean: Karakolaren barruan (2005, Elkar); Bihotz gosetien kluba (2005, Elkar); Karabana batean bizi naiz (2006, Elkar); Arima enkoniatuak (2006, Elkar); Lierni eta Marrokoa (2007, Elkar);Elvis hil zen urtean (2007, Elkar); Miss txatarra (2007, Elkar); Tatuaje bat daukat, eta zer? (2008, Elkar); Itsasoko loti ederra (2009, Elkar); Joxemeren asmazioak (2009, Elkar), Vikingoen sorterrira (2010, Elka), Hiru triku, hiru truku (2010), Buelta bat aitontxuarekin (2010, Elkar), Sakoneta (2011, Elkar), Motozerra (2011, Elkar), Pobreak gara eta zer? (2012, Elkar), Kulerozahar (2012, Elkar), Printzesa txisontzia (2014, Elkar).





[2018]
[2018]
[2017]
[2017]
[2016]
[2015]
[2015]
[2014]
[2014]
[2012]
[2012]
[2011]
[2011]
[2011]
[2010]
[2010]
[2010]
[2010]
[2009]
[2009]
[2008]
[2007]
[2007]
[2007]
[2006]
[2006]
[2005]
[2005]
[2004]
[2003]
[2002]
[2001]
[2001]
[2000]
[1999]
[1999]
[1998]
[1998]
[1998]
[1998]
[1998]
[1998]
[1998]
[1998]
[1997]
[1996]
[1995]
[1993]
[1992]





  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria