Hemeroteka
Erosi : 13,00 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9027-742-3
Urtea: 2017
 

TIGRE BATEKIN BIZI

CANO JAUREGI, HARKAITZ / GURRUTXAGA OTAMENDI, MAITE (IL)
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia

Tigre batekin bizi, Harkaitz Cano, Maite Gurrutxaga (ilustratzailea): Tigre batekin bizi gara, bai; baina ez ditugu elkarren begiak ezagutzen.

Helduentzako ipuin edota poema grafiko bat osatu dute egileek. Metafora iradokitzaile eta indartsu baten bitartez, testuek eta marrazkiek helburutzat dute tigre batekin bizitzeak sorrarazten duen egonezina eta zirrara batetik, eta eragiten dituen hainbat galdera argitara ekartzea bestetik.



HARKAITZ CANO

Lasarten jaioa 1975ean, Zuzenbidean lizentziatu zen. 1993an Lubaki Banda literatur taldeko sortzaileetakoa izan zen, Euskal Herrian izan den abanguardiako azken kolektiboa. Hainbat hedabidetan kolaboratzeaz gain, irrati, telebista edota komikietako gidoilaria ere bada. Poesiarekin estreinatu zen, baina ipuinekin eta nobelekin lortu du arrakasta. Belarraren ahoa nobelak Euskadi Saria eskuratu zuen 2005ean. Bere ipuinak hedabide askotan argitaratu dira. Parisen eta New Yorken bizitakoa da, eta espazio fisiko horiek izugarrizko eragina dute haren literaturgintzan.
 
Bere lanen artean: Bizkarrean tatuaturiko mapak (1998, Elkar); Itsasoa etxe barruan (2003, Elkar); Omar dendaria (2005, Elkar); Lesterren logika (2006, Elkar); Zinea eta literatura (2008, Elkar). 





[2018]
[2018]
[2017]
[2016]
[2008]
[2006]
[2005]
[2003]
[1998]





  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria